Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

26/09/2021 -

Pintura tailerra "Klima aldaketari aurre egiten

Ekitaldiaren helburua da Arraia-Maeztu udalerriko herritarrak eta, bereziki, gazteenak sentsibilizatzea, artearen bitartez klima-aldaketa arintzearen eta horretara egokitzearen garrantziaz. Erakunde antolatzailea: Arraia-Maeztuko Udaletxea Ordua eta iraupena: 10.00etan (egun erdia) Kokapena Udal Ludoteka. Nori zuzendua: Arraia-Maeztu udalerriko bizilagunak, bereziki, udalerriko biztanle gazteenak. Izena emateko helbide elektronikoa:
26/09/2021 -

Klima aldaketaren inguruko tailerra: egunkariak birziklatzea poltsak eta loreak sortzeko

Irailaren 26an Tokiko Merkataritza eta Kontsumo Azokaren inguruan (km 0) egin beharreko jarduera. Haurrekin, birziklatzearen eta gure inpaktua minimizatzen saiatzearen garrantzia landuko da, zabor gutxiago sortuz. Egunkarietako paperetatik abiatuta, poltsa dekoratuak eta hainbat lore egingo dira. Askotariko materiala izango dute poltsak pertsonalizatzeko eta hainbat lore egiteko. Egunkarietako paperetatik abiatuta, poltsa dekoratuak eta hainbat lore egingo dira.
26/09/2021 -

Zinema eta klima-aldaketa

Helburua

Ekitaldiaren helburua udalerrian dagoen eta funtzionamendu ona duen kultura- eta aisialdi-espazio bat aprobetxatzea da, herritarrei klima-aldaketaren arazoa hurbiltzeko eta arazo globala dela eta arazo hori konpontzeko denok inplikatu behar dugula ohartzeko.

Egitaraua

26/09/2021 17: 30ean: Bikeak Klima-aldaketaren eta munduko kutsaduraren arazoak zuzenean tratatzen dituen animazio- eta abentura-filma. Animazio-filma: 0-99 urte 03/10/2021 19: 30ean: Ur sakonak Kutsaduraren arriskuaren eta planetaren
26/09/2021 -

“Ipar poloa salbatzera goaz!” Haur jolasa

Helburua

Berrerabiltzearen garrantzia azpimarratzea. Posiblea da tresna musikalak egitea beste elementu batzuk erabiliz. Ekitaldiaren helburua hau da: Klima-aldaketaren ezagutzan sakontzeko jolas kooperatiboa da. Erakunde antolatzailea: Ordiziako Udala Data eta ordua: Data: Irailaren 26a Iraupena: 2 ordu Kokapena: Plazan, Ordizia (Gipuzkoa) Nori zuzendua: Lehen Hezkuntzako umeak Bertaratuko diren kopurua: 30
26/09/2021 -

Ura eta klima aldaketa

Uraren kontsumo eta kudeaketak klima-aldaketan eta herritarrengan dituzten ondorioei buruzko tailerra. Uraren pribatizazioaren ondorioei buruzko “Trileros del agua” dokumentala emango da, eta beraren zuzendari eta ingurumen-kazetari Ricardo Gamazarekin batera zenbait metodo eta formula azalduko dira uraren kudeaketatik klima-aldaketaren aurka borrokatzeko. Erakunde antolatzailea: Urduñako Udala Iraupena: Eguna: Irailak 26, 18:00etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: ALONDEGIA – Erakusketa Aretoa - URDUÑA Nori zuzendua: Era guzti
26/09/2021 -

Mutrikuko olatu planta

2011 urtez geroztik, Mutriku mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian; izan ere, bertan dago olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen planta komertziala.