2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.
61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.
Zumaiena Ikastetxeak garatutako "2030 Baso Magikoa" proiektuaren inaugurazio ekitaldia. Proiektu hori erreferentziazko gunea izango da 2030 Agenda Euskadin garatzeko, eta elkarrekin ikasteko eta lan egiteko leku bihurtuko da gizarte-erakunde eta -eragile guztientzat.
Murgia BHIko ikasleei zuzendutako hitzaldi bat, ikastetxerako joan-etorrietan bizikleta erabiltzeak dakartzan onurez kontzientziatzeko.
Hitzaldi hau Zuiako Udalak bizikletaren erabilera sustatzeko egingo duen kanpainaren barruan sartzen da.

MATERen barrunbeetara bisita gidatua.
Bertan gure bizitzarako itsasoaren garrantzia ezagutu dezakezu eta haien babesaren protagonista bihurtu zaitezke.
Sentitu lehen eskutik giza jarduerak sortu dituen arazo nagusietako bi. Zer gertatzen da itsas hondakinekin? Zer ondorio izaten ari da klima aldaketa gure inguruan eta zergatik? Eta garrantzitsuena, hartu ideiak edo elkarbanatu zureak, denok eskifaia ekoaktibo bat osatuz, gure egunerokotasunean barneratu ditzagun planetari norabide jasangarriago bat emango dioten keinuak.
Eskola Bideak proiektua ezagutaraztea, ikasle berriak parte hartzera eta ikastetxeetara oinez joatera animatzeko, gurasorik gabe. Bideoaren grabazioa erabiliko dugu, pertsonai barregarri eta dibertigarri batekin, polizia zaqngakoria izango dena eta ikasleei ikastetxeetara lagunduko diena.