24/09/2021 -
Ikertzaileen Europako Gaua dibulgazio zientifikoko jardunaldi bat da, eta ikertzaileen figura hurbildu nahi du, haien lana eta lan horrek gizarteari ekartzen dizkion onurak ezagutzera emateko, bai eta ikasleen artean karrera zientifiko bat aukeratzea sustatzeko ere, genero-oztopoak ezabatuz.
Ekitaldia urtero antolatzen da Europako 400 hiritan baino gehiagotan, eta berriz ere 2021ean EHUren parte-hartzea izango du. EHUk dibulgazio-jarduerak antolatuko ditu, Europako Batzordearen Marie Sklodowska Curie Programaren proiektu bati esker.