Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

25/09/2021 -

Birziklatearen Tonbola

Katiuska eta Katiluk sortzen ditugun hondakinen kantitateari eta horien ondorioei buruzko hausnarketa egingo dute kale-animazio honetan, planeta-mailan, Bakion eta, zehazki, Bakioko familia bakoitzean.
25/09/2021 -

Tailerra: Ura eta klima aldaketa

Ekitaldiaren helburua da uraren kontsumo eta kudeaketaren ondorioez informatzea eta kontzientziatzea, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko ondasun horren kudeaketa optimizatuz. Erakunde antolatzailea: Karrantzako Udala Data eta ordutegia: Eguna: Irailak 25, 10:0etan Kokapena: Karrantzako Kultur Etxea Bertaratuko diren kopurua: 20-26 Ez de beharrezkoa aurretik izena ematea.
25/09/2021 -

Mendi irteera interpretatua

Gure paisaia interpretatzen eta balorean jartzen ikasteko mendi ibilaldi interpretatua izango da. Egitaraua: Larraulgo plazan 10:00 tan bildu ondoren mendi buelta egitera. Erakunde antolatzailea: Larraul Data eta ordua: Data: irailak 25 Ordua: 10:00; egun erdia Kokapena: Larraulgo mendi ingurua Nori zuzendua: Herritarrak Izena eman: kultura@larral.eus
25/09/2021 -

Teatro: Niararen Bidaia

Objetivo del evento: Conocer y sensibilizar sobre las consecuencias del cambio climático. Entidad organizadora: Ayuntamiento de Kripan Duración: Fecha: 25/09/2021, a las 18:30 horas Duración: 1 hora Ubicación: Ermita de San Martín Público: Para toda la familia. No es necesaria la inscripción previa.
25/09/2021 -

Birziklatuko joko-guneak

Beste erabilera bat ematen diegu beste modu batean jolasteko erabil ditzakegun materialei, irudimena askatuz. Aukera alternatibo bat, egungo aro digitalaren barruan, jolasteko eta ondo pasatzeko, eskura dauden lehenengo gauzekin: kartoizko kutxak, autoko neumatikoak, ontziak… Erakunde antolatzailea: Erriberabeitiako Udala Data eta ordua: Data: Irailak 25, 17:00-20:00 Iraupena: Egun erdia Kokapena: San Martin enparantza (Ribabellosa) Ez da beharrezkoa izena ematea.
25/09/2021 -

Biodibertsitatea eta klima aldaketa

Ekitaldiaren helburua hau da: basoetako biodibertsitatea eta klima aldaketaren arteko harremana ezagutaraztea Egitaraua: 2021eko irailaren 25ean, 10:00etan, Nabarnizko gizarte lokalean Basoetako biodibertsitatea eta klima aldaketari buruzko solalsaldia, Lurgaia fundazioaren eskutik Erakunde antolatzailea: Nabarnizko Udala Kokapena: Nabarnizko udal pilotalekua (Bizkaia) Nori zuzendua: Biztanleria osoa Izena eman: udala.nabarniz@bizk