Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

24/09/2021 -

Bisita gidatuak Barakaldoko Ramón Rubial Lorategi Botanikoa (euskaraz)

Helburua

Ekitaldiaren helburua hiriko berdegune honen biodibertsitatea ezagutaraztea da, baita landareek gure ongizaterako eta planetaren osasunerako duten garrantzia ere, klima-aldaketa geldiarazten lagunduz.

Egitaraua

2021/09/24: 11:30-13:00 (euskaraz) Erakunde antolatzailea: Barakaldoko Udala Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Kokapena Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Izena emateko helbide edo webgunea:
24/09/2021 -

Hitzaldia: Basoak, aldaketa klimatikoaren aurkako lanabesak.

Egitaraua

Bi hizlari: - 18:30-19:30: Garazi Auzmendi: Nola egiten dute basoek aldaketa klimatikoaren aurka? - 19:30-20:30: Joseba Garmendia: Altzoko basoen egoera eta beraien multifuntzionalitatea handitzeko moduak Erakunde antolatzailea: Altzoko Udala Nori zuzendua: Altzoko herritar guztiak eta kanpokoak ere bai Bertaratuko diren kopurua: 65 gehienez Kokapena Batzarremuño eraikina.
24/09/2021 -

Itsaspeko topaketak

Ekitaldiaren helburua itsas hondoak ezagutzea eta hondoak zaintzeaz eta garbitzeaz kontzientziatzea da. Egitaraua Larunbatean: - Elantxobeko portuaren irteera - EA irteera - Ogoñoko irteera - Ozeanoen egoerari buruzko hitzaldia. - Egoerari buruzko hitzaldia Mediterraneoan. Erreskate-ontziak. Igandea: - Urperatze berriak. Bataioak.
25/09/2021 -

Baso-sistemei buruzko hitzaldia eta interpretazio-txangoa Pagasarri menditik

Baso-azalera kudeatzen duten erakundeen ardurari eta jarduteko ahalmenari buruzko hausnarketa.
25/09/2021 -

“Ekin Klimaren Alde” Tailerra

Modu praktiko eta dibertigarri batean ezagutzea klima aldaketa zer den, egunerokotasunean nola eragiten digun, eta bereziki ikastea zer egin dezakegun gure etxetik hau ekiditeko. Klima aldaketa izango da datozen urteetan gizateriak pairatuko duen mehatxurik handiena. Baliabideen kudeaketa funtsezkoa den leku batean, itsasontzi batean, aukera izango duzu inguruko parametroak neurtzeko eta berotze globalaren informazio eta inpaktu nagusienak ezagutzeko. Badakizu zeintzuk diren bere iturriak? Haietan dago arazoa murrizteko gakoa!
25/09/2021 -

Ingurumen-antzerkia

Helburua

Antzezlanak aldaketa klimatikoa zer den eta haren ondorioek nola eragiten diguten azaltzea du helburu. Antzerkia Sanfuentesko eskola zaharretan egingo da, arratsaldeko ordutegian, irailaren 25ean edo 26an, lekuaren erabilgarritasunaren eta programatutako beste ekitaldi batzuen arabera. Erakunde antolatzailea: Abanto Zierbenako Udala Data eta ordutegia: Irailaren 25a edo 26a Kokapena Abanto Zierbena Nori zuzendua: Haurrak edo familiak Webgunea: