Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

24/09/2021 -

EHUko Ikertzaileen Europako Gaua 2021

Ikertzaileen Europako Gaua dibulgazio zientifikoko jardunaldi bat da, eta ikertzaileen figura hurbildu nahi du, haien lana eta lan horrek gizarteari ekartzen dizkion onurak ezagutzera emateko, bai eta ikasleen artean karrera zientifiko bat aukeratzea sustatzeko ere, genero-oztopoak ezabatuz. Ekitaldia urtero antolatzen da Europako 400 hiritan baino gehiagotan, eta berriz ere 2021ean EHUren parte-hartzea izango du. EHUk dibulgazio-jarduerak antolatuko ditu, Europako Batzordearen Marie Sklodowska Curie Programaren proiektu bati esker.
24/09/2021 -

Eskolako tailer zientifiko: Klima aldaketa

Helburua

Modu praktikoan jakinaraztea klima-aldaketa, haren ondorioak eta klima-aldaketari aurre egiteko lagungarri izan daitezkeen moduak. Erakunde antolatzailea: Eibarko Udala Data eta Ordua: Data: irailaren 24tik urriaren 3ra - Ordutegia: Irakastorduak Iraupena: 50 min Nori zuzendua: Haurrak (LH 6.maila) Kokapena Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak, Eibar (Gipuzkoa) Izena emateko helbideak:
24/09/2021 -

Juego infantil: Vamos a salvar el Polo Norte

Objetivo del evento: Aumentar el conocimiento que el alumnado de Educación Primaria tiene sobre el cambio climático y dar a conocer buenas prácticas para hacerle frente. Entidad organizadora: Ayuntamiento de Anoeta Fecha y horario: Fecha: 24 de setiembre Hora: 11.00-12.00 Duración: Medio día Ubicación: Ikastola Pública de Anoeta Público: Alumnado de Educación Primaria Nº de asistentes estimado: 20 alumnos/as Mail de inscripción:
24/09/2021 -

Zinema Foruma: “Aguas oscuras”

Filmaren proiekzioa, Rob Bilott-en "Aguas Oscuras" gertakari errealetan eta ondorengo solasaldian oinarrituta.
24/09/2021 -

Ipuin kontaketa “Inguru minguru. Naturarekin bat

Helburua

Ekitaldiaren helburua biotopoaren, ingurumenaren zaintzaren eta klima-aldaketaren inpaktuen garrantziaz sentsibilizatzea da Iran, Afrika eta itsasoko kostaldea bezalako ingurune ezberdinetan kokatutako istorioen bidez. Erakunde antolatzailea: Kanpezuko Udala Harremanetarako pertsona María Iñiguez de Heredia García de Vicuña Data eta ordutegia: 2021/09/24, 18:00 h Kokapena Samuel Picaza Plaza, Santi Kurutze Kanpezu. Nori zuzendua: Kanpezuko eta inguruko udalerrietako gazteak. Ber
24/09/2021 -

Bihotz Berdeak ezagutuz

HELBURUA:

Bihotz Berdeak Programaren xedea Gipuzkoan naturzale gazteen mugimendua sortzea da. Lagunen arteko giroan naturaz jakinez eta gozatuz, etorkizunerako naturaren babesleen kantera sortzea da helburua. Lagunen arteko giroan naturaz jakinez eta gozatuz, etorkizunerako naturaren babesleen kantera sortzea da helburua. Klima larrialdia gutxitzeko arlo desberdinetan eragin behar da: kontsumoan, energiaren kudeaketan, arlo sozio-ekonomikoan, … eta naturaren babesean zein berreskuraketan.