Skip to main content

Nola parte hartu

Nola parte hartu

ASTEKLIMArekin bat egin nahi duzu zure erakundean edo enpresan ekintza bat eginda?

Euskadiko Klima eta Energiaren Asteak ateak zabaltzen dizkie urtero lurraldeko eragileei, haiekin elkarlanean, publiko guztiei zuzendutako askotariko ekintzak antolatzeko eta herritarrak trantsizio energetikoaren alde mugiarazteko.

Nork parte har dezake?

  • Tokiko erakunde publikoak
  • Ikastetxeak eta lanbide-heziketako zentro publiko zein pribatuak
  • Unibertsitateak
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak
  • Gobernuz kanpoko erakundeak
  • Ekintza klimatikoarekin konprometitutako Euskadiko beste eragile sozial edo ekonomiko publiko edo pribatuak

Zer jarduera mota?

Proposamenak doakoak eta herritarrei irekiak izan behar dira, eta ekintza klimatikoarekin edo trantsizio energetikoarekin lotura izan behar dute, hala nola:

  • Jasangarritasunari, kontsumo arduratsuari, energia garbiari eta abarri buruzko tailerrak eta eztabaidak
  • Klima-aldaketari, biodibertsitateari eta abarri buruzko erakusketa tematikoak
  • Ingurumen-zinema
  • Jardunaldi teknikoak eta hitzaldiak
  • Ikuspegi ekologikoa duten antzerkia eta ipuin kontalariak
  • Haur-jolasak eta eskola-jarduerak
  • Bizikleta ibilaldiak eta interpretazio ibilaldiak
  • Bisita gidatuak instalazio jasangarrietara
  • Herritarrak klima aldaketaren eta trantsizio energetikoaren erronkan sentsibilizatuko dituen beste edozein jarduera