Skip to main content

Aitortzak

Aitortzak

ASTEKLIMA 2026 Aitortzak

ASTEKLIMA 2026k Euskadin klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloan herritarren sentsibilizazioa eta mobilizazioa sustatzen dituzten ekimenak aitortuko ditu. Baldintzak betetzen dituzten eta baliozkotzen diren jarduera guztiek aitortza jasoko dute, eta epaimahai batek kategoria bakoitzeko proposamenik onenak hautatuko ditu.

Deialdia irekita dago toki-erakundeentzat, ikastetxeentzat, unibertsitateentzat, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) eragileentzat, Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat (GKE) eta herritarrei zuzendutako doako jarduerak garatzen dituzten beste gizarte- edo ekonomia-eragile batzuentzat, betiere ASTEKLIMA 2026ren esparruan egiten badira. 

Parte hartu eta eman ikusgarritasuna klimaren eta energiaren aldeko zure ekimenari.

Aitortzak:
  • 20.000 biztanletik gorako udalerriko edo eskualdeko ekimenik onena
  • 5.000-20.000 biztanle arteko udalerriko edo eskualdeko ekimenik onena
  • 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriko edo eskualdeko ekimenik onena
  • Ikastetxeen eta lanbide heziketako zentroen ekimenik onena
  • Irabazi asmorik gabeko erakundeen ekimenik onena
  • Beste eragile sozial edo ekonomikoen ekimenik onena

Nola aurkeztu hautagaitza ASTEKLIMA 2026ko III. Sarietara?

Aintzatespenak jasotzeko aukera izateko, erakunde parte-hartzaileek jardueraren memoria bete beharko dute, honako informazio hau jasoz:
  • Jardueraren datuak: izenburua, non eta noiz egin den, erakunde antolatzailea eta erakunde laguntzaileak
  • Parte-hartzea: bertaratutako pertsonen kopurua.
  • Jarduera mota eta deskribapena: formatua, helburuak eta jardueraren garapena.
  • ASTEKLIMAri egindako ekarpena: Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren otsailaren 8ko 1/2024 Legearen helburuekin bat etortzea, berrikuntza, parte-hartzea eta inpaktua.
  • Dokumentazio osagarria (aukerakoa): argazkiak, kartelak, bideoak edo bestelako materialak.

Aurkezteko epea

Deialdiaren oinarrien arabera, memoria 2026ko azaroaren 13a baino lehen aurkeztu beharko da.

Hautagaitzak asteklima@ihobe.eus helbide elektronikora bidali beharko dira.

Deialdiaren oinarriak deskargatu