Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

25/09/2021 -

SOS Ama Lurra

Zuhaitzei eta lurrari buruzko ipuina eta kutsaduraren ondorioak. Erakunde antolatzailea: Gamiz-Fikako Udala Data eta ordua: Data: Irailak 25 18:00 Iraupena: 50 minutu Kokapena: Gamiz frontoia Nori zuzendua: 65 pertsona (ume eta gazteentzat bereziki) Izena emateko helbidea: gamiz.fika@bizkaia.org
25/09/2021 -

Baso ekosistemak ezagutzeko irteera

2021eko irailaren 25ean, 11:00etan, Nabarnizko gizarte lokaletik abiatuko den ibilbidea, Nabarnizko basoetako ekosistemak ezagutzeko, Lurgaia fundazioaren eskutik Erakunde antolatzailea: Nabarnizko Udala Data eta ordua: Data: 2021eko urriaren 2an Ordua: 11:00 Iraupena: Egun erdia Kokapena: Nabarnizko basoak (Bizkaia) Nori zuzendua: Biztanleria osoa Bertaratuko diren kopurua: 50 pertsona Izena emateko helbidea: uda
25/09/2021 -

Horma-Irudi Parte-Hartzaile Burgelun “Klima-aldaketaren aurkako ekintzak”

Ekitaldiaren helburua klima-aldaketaren problematikan arreta jartzea da, bereziki ingurunean duen eragina eta horri aurre egiteko landa-ekimenak. Horretarako, muralismo publikoa aukeratu da komunitatea adierazteko tresna gisa eta borroka honetan landa-eremuan jarduteko dei gisa. Zirriborroa diseinatzeko tailer teoriko parte-hartzaileak.
25/09/2021 -

“Ekin Klimaren Alde” Tailerra

Modu praktiko eta dibertigarri batean ezagutzea klima aldaketa zer den, egunerokotasunean nola eragiten digun, eta bereziki ikastea zer egin dezakegun gure etxetik hau ekiditeko. Klima aldaketa izango da datozen urteetan gizateriak pairatuko duen mehatxurik handiena. Baliabideen kudeaketa funtsezkoa den leku batean, itsasontzi batean, aukera izango duzu inguruko parametroak neurtzeko eta berotze globalaren informazio eta inpaktu nagusienak ezagutzeko. Badakizu zeintzuk diren bere iturriak? Haietan dago arazoa murrizteko gakoa!
25/09/2021 -

Ingurumen-antzerkia

Helburua

Antzezlanak aldaketa klimatikoa zer den eta haren ondorioek nola eragiten diguten azaltzea du helburu. Antzerkia Sanfuentesko eskola zaharretan egingo da, arratsaldeko ordutegian, irailaren 25ean edo 26an, lekuaren erabilgarritasunaren eta programatutako beste ekitaldi batzuen arabera. Erakunde antolatzailea: Abanto Zierbenako Udala Data eta ordutegia: Irailaren 25a edo 26a Kokapena Abanto Zierbena Nori zuzendua: Haurrak edo familiak Webgunea:
25/09/2021 -

Birziklatearen Tonbola

Katiuska eta Katiluk sortzen ditugun hondakinen kantitateari eta horien ondorioei buruzko hausnarketa egingo dute kale-animazio honetan, planeta-mailan, Bakion eta, zehazki, Bakioko familia bakoitzean.