Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

26/09/2021 -

“Ipar poloa salbatzera goaz!” Haur jolasa

Helburua

Berrerabiltzearen garrantzia azpimarratzea. Posiblea da tresna musikalak egitea beste elementu batzuk erabiliz. Ekitaldiaren helburua hau da: Klima-aldaketaren ezagutzan sakontzeko jolas kooperatiboa da. Erakunde antolatzailea: Ordiziako Udala Data eta ordua: Data: Irailaren 26a Iraupena: 2 ordu Kokapena: Plazan, Ordizia (Gipuzkoa) Nori zuzendua: Lehen Hezkuntzako umeak Bertaratuko diren kopurua: 30
26/09/2021 -

Ura eta klima aldaketa

Uraren kontsumo eta kudeaketak klima-aldaketan eta herritarrengan dituzten ondorioei buruzko tailerra. Uraren pribatizazioaren ondorioei buruzko “Trileros del agua” dokumentala emango da, eta beraren zuzendari eta ingurumen-kazetari Ricardo Gamazarekin batera zenbait metodo eta formula azalduko dira uraren kudeaketatik klima-aldaketaren aurka borrokatzeko. Erakunde antolatzailea: Urduñako Udala Iraupena: Eguna: Irailak 26, 18:00etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: ALONDEGIA – Erakusketa Aretoa - URDUÑA Nori zuzendua: Era guzti
26/09/2021 -

Pintura Parte-Hartzeko Tailerra Haranan “Zaldiharana: Artea eta Klima Aldaketa”

Helburua

Ekitaldiaren helburua da Haraneko herritarrak sentsibilizatzea artearen bidez klima-aldaketa arintzearen eta horretara egokitzearen garrantziaz. Erakunde antolatzailea: Haraneko Udala Iraupena: 10.00etan (egun erdia) Kokapena Zaldiharanan, Aldan, Haranan. Nori zuzendua: Haraneko herritarrentzat. Bertaratuko diren kopurua 60 pertsona Izena emateko helbide edo webgunea: ingurumena@arabakome
26/09/2021 -

Ponpa Berdeak

Helburua

Basoberritzen ikastea metodo berritzaile eta dibertigarri batez.   Erakunde antolatzailea: Lanestosako Udala Data eta Ordua: Ordua: 17:30 Iraupena: Ordubete gutxi gorabehera Bertaratuko diren kopurua: 12 Kokapena: Eskola zaharrak Izena emateko helbidea: alara@alara.eus
26/09/2021 -

Plastikoak Nerbioi ibaian batzea eta piraguaz paseatzea

Ekitaldiaren helburua: Plastikoek eta hondakinek ibaietan eta ur-ekosistemetan gaur egun sortzen duten arazoa ezagutzera ematea. Erakunde antolatzailea: Bilboko Udala Data eta ordua: Eguna: 2021eko irailak 26 Iraupena: Egun erdia Kokapena: La Peña, Bilbao (Bizkaia) Nori zuzendua: 18 urtetik gorakoei Bertaratuko diren kopurua: Gehienez 25 pertsona Izena eman: ingurumena@bilbao.eus 944205039
26/09/2021 -

Lur etxe hegalaria

Helburua

Klima-aldaketa zer den eta haren ondorioek gugan zer-nolako eragina duten azaltzea. Klima-aldaketa gelditzeko eta mundu magiko honetako baliabideak zaintzen laguntzeko eskura ditugun tresnak erakustea. Erakunde antolatzailea: Lanestosako Udala Ordua: 12:30 Iraupena: Ordubete gutxi gorabehera Kokapena Lanestosako Frontoia Nori zuzendua Herritarrak orokorrean Bertaratuko diren kopurua: 35 Izena ematea ez da beharrezkoa