2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.
61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.
2011 urtez geroztik, Mutriku mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian; izan ere, bertan dago olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen planta komertziala.
Nordic Walking ibilbidea Aiarako landa- eta natura-inguruneaz gozatzeko, osasunarentzat onuragarria den kirol berri bat eskualdean praktikatuz.
Egitaraua
Klimaren aldeko Nordic/Walking martxa/txango bat da, ASTEKLIMAren baitan gauzatzekoa. Nordic walking makilekin ibili nahi duten guztiei dago zuzenduta, bai kirol horretan hasitakoei eta bai hasi gabekoei.
- Ibilbidea: 10 km. Ibilbidearen bideoa atxikitzen da, erliebez.
- Desnibela: 333 m-ko desnibel positiboa.
- Zailtasun maila: ertaina.
Bisita honetan Gipuzkoako biztanleriaren % 44 urez hornitzen duen Añarbeko urtegiaren azpiegiturak eta bertan egiten diren maniobrak ezagutuko ditugu,. Azpiegitura horiek klima-aldaketaren ondorioei nola aurre egiten dieten jakingo dugu, arro hidrografikoa kontserbatuz ur-hornidurako sistema horien erresilientzia handitzeko. Gainera, bertatik bertara gozatu ahal izango dugu inguruko ingurune ederraz, eta hobeto ezagutu ahal izango dugu natura- eta paisaia-balio handiko espazio hori.
Basoberritzen ikastea metodo berritzaile eta dibertigarri batez.
Erakunde antolatzailea:
Lanestosako Udala
Data eta Ordua:
Ordua: 17:30
Iraupena: Ordubete gutxi gorabehera
Bertaratuko diren kopurua:
12
Kokapena:
Eskola zaharrak
Izena emateko helbidea:alara@alara.eus
Ekitaldiaren helburua:
Plastikoek eta hondakinek ibaietan eta ur-ekosistemetan gaur egun sortzen duten arazoa ezagutzera ematea.
Erakunde antolatzailea:
Bilboko Udala
Data eta ordua:
Eguna: 2021eko irailak 26
Iraupena: Egun erdia
Kokapena:
La Peña, Bilbao (Bizkaia)
Nori zuzendua:
18 urtetik gorakoei
Bertaratuko diren kopurua:
Gehienez 25 pertsona
Izena eman:ingurumena@bilbao.eus
944205039
Haur eta gazteen artean bizikletaren erabilera sustatzen duten hainbat jarduera.
Bizikletan paseoa: herri barruko zirkuitua, paseatzeko. Kaskoaren erabilera azpimarratuko dugu, baita txirrindulari gisa jarraitu beharreko oinarrizko arauak ere.
Trebetasun zirkuituak: bizikletekin gainditzen saiatu behar duten hainbat oztopo instalatuko dugu.