2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.
61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.
Murgia BHIko ikasleei zuzendutako hitzaldi bat, ikastetxerako joan-etorrietan bizikleta erabiltzeak dakartzan onurez kontzientziatzeko.
Hitzaldi hau Zuiako Udalak bizikletaren erabilera sustatzeko egingo duen kanpainaren barruan sartzen da.
Zumaiena Ikastetxeak garatutako "2030 Baso Magikoa" proiektuaren inaugurazio ekitaldia. Proiektu hori erreferentziazko gunea izango da 2030 Agenda Euskadin garatzeko, eta elkarrekin ikasteko eta lan egiteko leku bihurtuko da gizarte-erakunde eta -eragile guztientzat.

Unibertsoko planeta guztietako aditu-talde bat elkartzen da Gasteizen, guztien artean planetak salbatzeko irtenbiderik onena edo egokienak sortzeko, hau da, unibertsoa salbatzeko. Planeta bakoitzaren ordezkaria ezagutuko dugu, erabakiak hartzeari dagokionez duen nolakotasuna eta kalitatea ekarriko baititu. Planeten ordezkari bakoitzak emandako guztiarekin puzzle edo irudi bat marraztuko da, baina pieza edo elementu batzuk falta dira konponbideen kongresua amaitutzat eman ahal izateko.
Klima-aldaketaren kontrako ekimenak tokiko herritarren eremutik garatzen ikasteko tailerra.
Tailerrean zenbait dinamika erabiliko dira, eta “Cortar por lo sano” dokumentala emango da, eztabaida eta prestakuntzari laguntzeko.
Erakunde antolatzailea:
Urduñako Udala
Iraupena:
Eguna: IRAILAK 24, 19:00etan
Iraupena: 2 ordu
Kokapena
ALONDEGIA – Erakusketa Aretoa - URDUÑA
Nori zuzendua:
Era guztietako publikoa, batez ere gizarte-taldeetan mugitzen diren herritarrak.
Bertaratuko diren kopurua:
25
Ez da b