Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

61

UDALERRI

Ekitaldiak

23/09/2021 -

Hitzaldia (Xabier San Sebastián): Bizikleta, mugikortasuna modu jasangarri eta segurua

Murgia BHIko ikasleei zuzendutako hitzaldi bat, ikastetxerako joan-etorrietan bizikleta erabiltzeak dakartzan onurez kontzientziatzeko. Hitzaldi hau Zuiako Udalak bizikletaren erabilera sustatzeko egingo duen kanpainaren barruan sartzen da.
23/09/2021 -

2030 BASO MAGIKOA proiektuaren inaugurazioa

Zumaiena Ikastetxeak garatutako "2030 Baso Magikoa" proiektuaren inaugurazio ekitaldia. Proiektu hori erreferentziazko gunea izango da 2030 Agenda Euskadin garatzeko, eta elkarrekin ikasteko eta lan egiteko leku bihurtuko da gizarte-erakunde eta -eragile guztientzat.

24/09/2021 -

Klima aldaketaren inguruko ipuinak

Yolanda Arrieta ipuin kontalariak eskolako haurrei klima aldaketaren inguruko ipuinak kontatuko dizkie. Erakunde antolatzailea: Altzoko Udala Ordua: Eskola ordutan Nori zuzendua: Altzoko Imaz Bertsolaria Herri Eskolako ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Kokapena Altzoko Imaz Bertsolaria Herri Eskola Ez da izena eman behar, baina zalantzetarako: udala@altzo.eus
24/09/2021 -

Klima aladaketaren aurkako ekimen herritarrak

Klima-aldaketaren kontrako ekimenak tokiko herritarren eremutik garatzen ikasteko tailerra. Tailerrean zenbait dinamika erabiliko dira, eta “Cortar por lo sano” dokumentala emango da, eztabaida eta prestakuntzari laguntzeko. Erakunde antolatzailea: Urduñako Udala Iraupena: Eguna: IRAILAK 24, 19:00etan Iraupena: 2 ordu Kokapena ALONDEGIA – Erakusketa Aretoa - URDUÑA Nori zuzendua: Era guztietako publikoa, batez ere gizarte-taldeetan mugitzen diren herritarrak. Bertaratuko diren kopurua: 25 Ez da b