Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

24/09/2021 -

Antezerkia: Niaren Bidaia

Ekitaldiaren helburua: Magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatzen dituen ikuskizuna, klima aldaketak naturan duen eragina jorratzen eta azaltzen duen emanaldia. Erakunde antolatzailea: Urkabustaizko Udala Data eta Ordua: Data: 2021-09-23, 10.00tan Iraupena: Ordu eta erdi Kokapena: Izarrako Kultur Etxea (Urkabustaiz).
24/09/2021 -

EHUko Ikertzaileen Europako Gaua 2021

Ikertzaileen Europako Gaua dibulgazio zientifikoko jardunaldi bat da, eta ikertzaileen figura hurbildu nahi du, haien lana eta lan horrek gizarteari ekartzen dizkion onurak ezagutzera emateko, bai eta ikasleen artean karrera zientifiko bat aukeratzea sustatzeko ere, genero-oztopoak ezabatuz. Ekitaldia urtero antolatzen da Europako 400 hiritan baino gehiagotan, eta berriz ere 2021ean EHUren parte-hartzea izango du. EHUk dibulgazio-jarduerak antolatuko ditu, Europako Batzordearen Marie Sklodowska Curie Programaren proiektu bati esker.
24/09/2021 -

Ipuin kontaketa “Inguru minguru. Naturarekin bat

Helburua

Ekitaldiaren helburua biotopoaren, ingurumenaren zaintzaren eta klima-aldaketaren inpaktuen garrantziaz sentsibilizatzea da Iran, Afrika eta itsasoko kostaldea bezalako ingurune ezberdinetan kokatutako istorioen bidez. Erakunde antolatzailea: Kanpezuko Udala Harremanetarako pertsona María Iñiguez de Heredia García de Vicuña Data eta ordutegia: 2021/09/24, 18:00 h Kokapena Samuel Picaza Plaza, Santi Kurutze Kanpezu. Nori zuzendua: Kanpezuko eta inguruko udalerrietako gazteak. Ber
25/09/2021 -

“Klima-Aldaketa: Joko Beroa” tailerra

Ekitaldiaren helburua Familientzako tailer didaktikoa. Bertan, oso modu atseginean, klima-aldaketak planetako hainbat lekutan bizi diren pertsonengan izango duen eta izaten ari den eragina aztertzen da.
25/09/2021 -

Tailerra: Ura eta klima aldaketa

Ekitaldiaren helburua da uraren kontsumo eta kudeaketaren ondorioez informatzea eta kontzientziatzea, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko ondasun horren kudeaketa optimizatuz. Erakunde antolatzailea: Karrantzako Udala Data eta ordutegia: Eguna: Irailak 25, 10:0etan Kokapena: Karrantzako Kultur Etxea Bertaratuko diren kopurua: 20-26 Ez de beharrezkoa aurretik izena ematea.
25/09/2021 -

Mendi irteera interpretatua

Gure paisaia interpretatzen eta balorean jartzen ikasteko mendi ibilaldi interpretatua izango da. Egitaraua: Larraulgo plazan 10:00 tan bildu ondoren mendi buelta egitera. Erakunde antolatzailea: Larraul Data eta ordua: Data: irailak 25 Ordua: 10:00; egun erdia Kokapena: Larraulgo mendi ingurua Nori zuzendua: Herritarrak Izena eman: kultura@larral.eus