2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.
61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.
Ekitaldiaren helburua biotopoaren, ingurumenaren zaintzaren eta klima-aldaketaren inpaktuen garrantziaz sentsibilizatzea da Iran, Afrika eta itsasoko kostaldea bezalako ingurune ezberdinetan kokatutako istorioen bidez.
Erakunde antolatzailea:
Kanpezuko Udala
Harremanetarako pertsona
María Iñiguez de Heredia García de Vicuña
Data eta ordutegia:
2021/09/24, 18:00 h
Kokapena
Samuel Picaza Plaza, Santi Kurutze Kanpezu.
Nori zuzendua:
Kanpezuko eta inguruko udalerrietako gazteak.
Ber
MATERen barrunbeetara bisita gidatua.
Bertan gure bizitzarako itsasoaren garrantzia ezagutu dezakezu eta haien babesaren protagonista bihurtu zaitezke.
Sentitu lehen eskutik giza jarduerak sortu dituen arazo nagusietako bi. Zer gertatzen da itsas hondakinekin? Zer ondorio izaten ari da klima aldaketa gure inguruan eta zergatik? Eta garrantzitsuena, hartu ideiak edo elkarbanatu zureak, denok eskifaia ekoaktibo bat osatuz, gure egunerokotasunean barneratu ditzagun planetari norabide jasangarriago bat emango dioten keinuak.
Eskola Bideak proiektua ezagutaraztea, ikasle berriak parte hartzera eta ikastetxeetara oinez joatera animatzeko, gurasorik gabe. Bideoaren grabazioa erabiliko dugu, pertsonai barregarri eta dibertigarri batekin, polizia zaqngakoria izango dena eta ikasleei ikastetxeetara lagunduko diena.
Ekitaldiaren helburua hau da: Klima aldaketak eta lurzoruen erabilerak erreken emarian eta ur-gordailuetan daukaten eragina ezagutaraztea eta nola hobetu daitekeen aztertzea.
Ekitaldiaren Egitaraua.
Hitzaldia: KLIMA ALDAKETAK ETA LURZORUEN ERABILERAK ERREKEN ETA AKUIFEROEN EMARIAN NOLA HOBETU?
Hizlaria: lnaki Antigiledad (Geologian Doktore eta Hidrogeologian Katedradun)
Eguna: 2021/09/24, ostirala
Lekua: Olabarriko Eskolak — Errigoiti
Ordutegia:
Unibertsoko planeta guztietako aditu-talde bat elkartzen da Gasteizen, guztien artean planetak salbatzeko irtenbiderik onena edo egokienak sortzeko, hau da, unibertsoa salbatzeko. Planeta bakoitzaren ordezkaria ezagutuko dugu, erabakiak hartzeari dagokionez duen nolakotasuna eta kalitatea ekarriko baititu. Planeten ordezkari bakoitzak emandako guztiarekin puzzle edo irudi bat marraztuko da, baina pieza edo elementu batzuk falta dira konponbideen kongresua amaitutzat eman ahal izateko.
Ekitaldiaren helburua itsas hondoak ezagutzea eta hondoak zaintzeaz eta garbitzeaz kontzientziatzea da.
Egitaraua
Larunbatean:
- Elantxobeko portuaren irteera
- EA irteera
- Ogoñoko irteera
- Ozeanoen egoerari buruzko hitzaldia.
- Egoerari buruzko hitzaldia Mediterraneoan. Erreskate-ontziak.
Igandea:
- Urperatze berriak. Bataioak.