Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

24/09/2021 -

Hitzaldia: Basoak, aldaketa klimatikoaren aurkako lanabesak.

Egitaraua

Bi hizlari: - 18:30-19:30: Garazi Auzmendi: Nola egiten dute basoek aldaketa klimatikoaren aurka? - 19:30-20:30: Joseba Garmendia: Altzoko basoen egoera eta beraien multifuntzionalitatea handitzeko moduak Erakunde antolatzailea: Altzoko Udala Nori zuzendua: Altzoko herritar guztiak eta kanpokoak ere bai Bertaratuko diren kopurua: 65 gehienez Kokapena Batzarremuño eraikina.
24/09/2021 -

Tailerra: Irtenbideak sortzeko tailerra

Unibertsoko planeta guztietako aditu-talde bat elkartzen da Gasteizen, guztien artean planetak salbatzeko irtenbiderik onena edo egokienak sortzeko, hau da, unibertsoa salbatzeko. Planeta bakoitzaren ordezkaria ezagutuko dugu, erabakiak hartzeari dagokionez duen nolakotasuna eta kalitatea ekarriko baititu. Planeten ordezkari bakoitzak emandako guztiarekin puzzle edo irudi bat marraztuko da, baina pieza edo elementu batzuk falta dira konponbideen kongresua amaitutzat eman ahal izateko.
24/09/2021 -

Klima aldaketaren inguruko ipuinak

Yolanda Arrieta ipuin kontalariak eskolako haurrei klima aldaketaren inguruko ipuinak kontatuko dizkie. Erakunde antolatzailea: Altzoko Udala Ordua: Eskola ordutan Nori zuzendua: Altzoko Imaz Bertsolaria Herri Eskolako ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Kokapena Altzoko Imaz Bertsolaria Herri Eskola Ez da izena eman behar, baina zalantzetarako: udala@altzo.eus
24/09/2021 -

Klima aladaketaren aurkako ekimen herritarrak

Klima-aldaketaren kontrako ekimenak tokiko herritarren eremutik garatzen ikasteko tailerra. Tailerrean zenbait dinamika erabiliko dira, eta “Cortar por lo sano” dokumentala emango da, eztabaida eta prestakuntzari laguntzeko. Erakunde antolatzailea: Urduñako Udala Iraupena: Eguna: IRAILAK 24, 19:00etan Iraupena: 2 ordu Kokapena ALONDEGIA – Erakusketa Aretoa - URDUÑA Nori zuzendua: Era guztietako publikoa, batez ere gizarte-taldeetan mugitzen diren herritarrak. Bertaratuko diren kopurua: 25 Ez da b
24/09/2021 -

Klima aldaketaren inguruko tailerra: Komuneko paper-biribilkiak birziklatzea txorien etxolak sortzeko

Irailaren 26an Tokiko Merkataritza eta Kontsumo Azokaren inguruan (km 0) egin beharreko jarduera. Haurrekin, birziklatzearen eta gure inpaktua minimizatzen saiatzearen garrantzia landuko da, zabor gutxiago sortuz. Komuneko paper-biribilkietatik abiatuta, txori-etxola dibertigarriak sortuko dituzte, bai eta leihoak apaintzeko txori-koloreak ere. Erakunde antolatzailea: Urkabustaizko Udala Data eta Ordua: Data: 2021-09-26, 13.00-14.00 Iraupena: Ordu bat Kokapena: Izarra (Urkabustaiz).
24/09/2021 -

“Ipar Poloa salbatzera goaz” haur jolasa

Klima-aldaketaren ezagutzan sakontzeko jolas kooperatiboa egingo da. Klima-aldaketaren eraginez, Ipar poloko izotza urtzen ari da, ikasleek azti jokatu beharko dute biziraun nahi badute, eta, horretarako, klimaren-aldaketaren inguruko ezagutza handitu beharko dute, erabaki onak hartzeko.