Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

24/09/2021 -

Zinema Foruma: “Aguas oscuras”

Filmaren proiekzioa, Rob Bilott-en "Aguas Oscuras" gertakari errealetan eta ondorengo solasaldian oinarrituta.
24/09/2021 -

Ipuin kontaketa “Inguru minguru. Naturarekin bat

Helburua

Ekitaldiaren helburua biotopoaren, ingurumenaren zaintzaren eta klima-aldaketaren inpaktuen garrantziaz sentsibilizatzea da Iran, Afrika eta itsasoko kostaldea bezalako ingurune ezberdinetan kokatutako istorioen bidez. Erakunde antolatzailea: Kanpezuko Udala Harremanetarako pertsona María Iñiguez de Heredia García de Vicuña Data eta ordutegia: 2021/09/24, 18:00 h Kokapena Samuel Picaza Plaza, Santi Kurutze Kanpezu. Nori zuzendua: Kanpezuko eta inguruko udalerrietako gazteak. Ber
24/09/2021 -

Bihotz Berdeak ezagutuz

HELBURUA:

Bihotz Berdeak Programaren xedea Gipuzkoan naturzale gazteen mugimendua sortzea da. Lagunen arteko giroan naturaz jakinez eta gozatuz, etorkizunerako naturaren babesleen kantera sortzea da helburua. Lagunen arteko giroan naturaz jakinez eta gozatuz, etorkizunerako naturaren babesleen kantera sortzea da helburua. Klima larrialdia gutxitzeko arlo desberdinetan eragin behar da: kontsumoan, energiaren kudeaketan, arlo sozio-ekonomikoan, … eta naturaren babesean zein berreskuraketan.
25/09/2021 -

“Ekin Klimaren Alde” Tailerra

Modu praktiko eta dibertigarri batean ezagutzea klima aldaketa zer den, egunerokotasunean nola eragiten digun, eta bereziki ikastea zer egin dezakegun gure etxetik hau ekiditeko. Klima aldaketa izango da datozen urteetan gizateriak pairatuko duen mehatxurik handiena. Baliabideen kudeaketa funtsezkoa den leku batean, itsasontzi batean, aukera izango duzu inguruko parametroak neurtzeko eta berotze globalaren informazio eta inpaktu nagusienak ezagutzeko. Badakizu zeintzuk diren bere iturriak? Haietan dago arazoa murrizteko gakoa!
25/09/2021 -

Ingurumen-antzerkia

Helburua

Antzezlanak aldaketa klimatikoa zer den eta haren ondorioek nola eragiten diguten azaltzea du helburu. Antzerkia Sanfuentesko eskola zaharretan egingo da, arratsaldeko ordutegian, irailaren 25ean edo 26an, lekuaren erabilgarritasunaren eta programatutako beste ekitaldi batzuen arabera. Erakunde antolatzailea: Abanto Zierbenako Udala Data eta ordutegia: Irailaren 25a edo 26a Kokapena Abanto Zierbena Nori zuzendua: Haurrak edo familiak Webgunea:
25/09/2021 -

Birziklatearen Tonbola

Katiuska eta Katiluk sortzen ditugun hondakinen kantitateari eta horien ondorioei buruzko hausnarketa egingo dute kale-animazio honetan, planeta-mailan, Bakion eta, zehazki, Bakioko familia bakoitzean.