Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

25/09/2021 -

Biodibertsitatea eta klima aldaketa

Ekitaldiaren helburua hau da: basoetako biodibertsitatea eta klima aldaketaren arteko harremana ezagutaraztea Egitaraua: 2021eko irailaren 25ean, 10:00etan, Nabarnizko gizarte lokalean Basoetako biodibertsitatea eta klima aldaketari buruzko solalsaldia, Lurgaia fundazioaren eskutik Erakunde antolatzailea: Nabarnizko Udala Kokapena: Nabarnizko udal pilotalekua (Bizkaia) Nori zuzendua: Biztanleria osoa Izena eman: udala.nabarniz@bizk
25/09/2021 -

Baso-sistemei buruzko hitzaldia eta interpretazio-txangoa Pagasarri menditik

Baso-azalera kudeatzen duten erakundeen ardurari eta jarduteko ahalmenari buruzko hausnarketa.
25/09/2021 -

“Ekin Klimaren Alde” Tailerra

Modu praktiko eta dibertigarri batean ezagutzea klima aldaketa zer den, egunerokotasunean nola eragiten digun, eta bereziki ikastea zer egin dezakegun gure etxetik hau ekiditeko. Klima aldaketa izango da datozen urteetan gizateriak pairatuko duen mehatxurik handiena. Baliabideen kudeaketa funtsezkoa den leku batean, itsasontzi batean, aukera izango duzu inguruko parametroak neurtzeko eta berotze globalaren informazio eta inpaktu nagusienak ezagutzeko. Badakizu zeintzuk diren bere iturriak? Haietan dago arazoa murrizteko gakoa!
25/09/2021 -

Ingurumen-antzerkia

Helburua

Antzezlanak aldaketa klimatikoa zer den eta haren ondorioek nola eragiten diguten azaltzea du helburu. Antzerkia Sanfuentesko eskola zaharretan egingo da, arratsaldeko ordutegian, irailaren 25ean edo 26an, lekuaren erabilgarritasunaren eta programatutako beste ekitaldi batzuen arabera. Erakunde antolatzailea: Abanto Zierbenako Udala Data eta ordutegia: Irailaren 25a edo 26a Kokapena Abanto Zierbena Nori zuzendua: Haurrak edo familiak Webgunea:
25/09/2021 -

“Klima-Aldaketa: Joko Beroa” tailerra

Ekitaldiaren helburua Familientzako tailer didaktikoa. Bertan, oso modu atseginean, klima-aldaketak planetako hainbat lekutan bizi diren pertsonengan izango duen eta izaten ari den eragina aztertzen da.
25/09/2021 -

Tailerra: Ura eta klima aldaketa

Ekitaldiaren helburua da uraren kontsumo eta kudeaketaren ondorioez informatzea eta kontzientziatzea, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko ondasun horren kudeaketa optimizatuz. Erakunde antolatzailea: Karrantzako Udala Data eta ordutegia: Eguna: Irailak 25, 10:0etan Kokapena: Karrantzako Kultur Etxea Bertaratuko diren kopurua: 20-26 Ez de beharrezkoa aurretik izena ematea.