2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.
61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.
Berrerabiltzearen garrantzia azpimarratzea. Posiblea da tresna musikalak egitea beste elementu batzuk erabiliz.
Ekitaldiaren helburua hau da: Klima-aldaketaren ezagutzan sakontzeko jolas kooperatiboa da.
Erakunde antolatzailea:
Ordiziako Udala
Data eta ordua:
Data: Irailaren 26a
Iraupena: 2 ordu
Kokapena:
Plazan, Ordizia (Gipuzkoa)
Nori zuzendua:
Lehen Hezkuntzako umeak
Bertaratuko diren kopurua:
30
Uraren kontsumo eta kudeaketak klima-aldaketan eta herritarrengan dituzten ondorioei buruzko tailerra.
Uraren pribatizazioaren ondorioei buruzko “Trileros del agua” dokumentala emango da, eta beraren zuzendari eta ingurumen-kazetari Ricardo Gamazarekin batera zenbait metodo eta formula azalduko dira uraren kudeaketatik klima-aldaketaren aurka borrokatzeko.
Erakunde antolatzailea:
Urduñako Udala
Iraupena:
Eguna: Irailak 26, 18:00etan
Iraupena: 2 ordu
Kokapena:
ALONDEGIA – Erakusketa Aretoa - URDUÑA
Nori zuzendua:
Era guzti
Ekitaldiaren helburua udalerrian dagoen eta funtzionamendu ona duen kultura- eta aisialdi-espazio bat aprobetxatzea da, herritarrei klima-aldaketaren arazoa hurbiltzeko eta arazo globala dela eta arazo hori konpontzeko denok inplikatu behar dugula ohartzeko.
Egitaraua
26/09/2021
17: 30ean: Bikeak
Klima-aldaketaren eta munduko kutsaduraren arazoak zuzenean tratatzen dituen animazio- eta abentura-filma.
Animazio-filma: 0-99 urte
03/10/2021
19: 30ean: Ur sakonak
Kutsaduraren arriskuaren eta planetaren
Nordic Walking ibilbidea Aiarako landa- eta natura-inguruneaz gozatzeko, osasunarentzat onuragarria den kirol berri bat eskualdean praktikatuz.
Egitaraua
Klimaren aldeko Nordic/Walking martxa/txango bat da, ASTEKLIMAren baitan gauzatzekoa. Nordic walking makilekin ibili nahi duten guztiei dago zuzenduta, bai kirol horretan hasitakoei eta bai hasi gabekoei.
- Ibilbidea: 10 km. Ibilbidearen bideoa atxikitzen da, erliebez.
- Desnibela: 333 m-ko desnibel positiboa.
- Zailtasun maila: ertaina.
Bisita honetan Gipuzkoako biztanleriaren % 44 urez hornitzen duen Añarbeko urtegiaren azpiegiturak eta bertan egiten diren maniobrak ezagutuko ditugu,. Azpiegitura horiek klima-aldaketaren ondorioei nola aurre egiten dieten jakingo dugu, arro hidrografikoa kontserbatuz ur-hornidurako sistema horien erresilientzia handitzeko. Gainera, bertatik bertara gozatu ahal izango dugu inguruko ingurune ederraz, eta hobeto ezagutu ahal izango dugu natura- eta paisaia-balio handiko espazio hori.
2011 urtez geroztik, Mutriku mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian; izan ere, bertan dago olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen planta komertziala.