Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

27/09/2021 -

Hezkuntza-tailerrak eta klima-aldaketa (irai. 27 - urr. 1)

Ekitaldiaren helburua eskola-espazioa eta -ordutegia aprobetxatzea da, eskola-komunitatearekin klima-aldaketaren arazoa lantzeko, eta jabetzeko arazo globala dela, Ikastetxe bakoitzean klima-aldaketarekin lotutako tailer bat egingo da, gai zehatza eta ordutegia ikastetxeekin zehaztuko dira ikasturtearen hasieran.
27/09/2021 -

Odonatuak: uraren hegoak

Ekitaldiaren helburua: Herritarrak kontzientziatzea. Klima aldaketak naturan duen eragina zein den ikusaraztea.
27/09/2021 -

Erakusketa: "Klima aldaketari aurre

Helburua: Herritarrei klima aldaketaren arrazoiak azaltzea eta honi aurre egiteko erronkak aurkeztea. Anoetako herrian ze neurria hartzen diren ere bilduko dugu erakusketan bertan. Erakunde antolatzailea: Anoetako Udala Data eta ordua: Data: Irailak 27 eta 28 Iraupena: Arratsaldea, 16.30-19.30 Kokapena: Udal liburutegia Nori zuzendua: 16 urtetik aurrerako herritarrei Izena emateko helbidea: ingurumena@anoeta.eus
27/09/2021 -

Hitzaldia (Tania Calvo): Mugikortasun jasangarria eta bizikletaren erabilera

Herritar guztientzako hitzaldi irekia egitea proposatzen da, ohiko joan-etorrietan bizikleta garraiobide gisa erabiltzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko. Bizikletaren erabilera sustatu nahi da, garraiobide osasungarri eta ez hain kutsatzaile gisa, ibilgailu motordunen bidezko garraioak sortzen dituen isurketak murrizten laguntzeko Erakunde antolatzailea: Zuaiako Udala eta Zuaiako Txirrindularitza Elkartea Data eta ordua: Data: 2021-09-27, 19.00 Iraupena: 1h 30´ Kokapena: Zuiako Udala (1.
27/09/2021 -

Hitzaldia. “Klima-aldaketaren eragin sozial eta politikoa” Juantxo Lopez de Uralde-ren eskutik.

Hitzaldian, Juantxo López de Uraldek, gizarte-kontzientziaren aldaketak aztertuko ditu, baita egungo klima-krisiak zer mugimendu politiko eta legegile eragiten dituen ere. Erakunde antolatzailea: Errenteriako Udala Ordua: 19:00 Kokapena: MERKATUZAR, José Luis Caso Aretoa.
27/09/2021 -

Terminus (Escape box)

Helburu orokorra, lankidetzaren eta dibertsioaren bidez, jasangarritasunaren aldeko ohiturak ezagutzea eta aurkitzea da.