Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

27/09/2021 -

Hitzaldia. “Klima-aldaketaren eragin sozial eta politikoa” Juantxo Lopez de Uralde-ren eskutik.

Hitzaldian, Juantxo López de Uraldek, gizarte-kontzientziaren aldaketak aztertuko ditu, baita egungo klima-krisiak zer mugimendu politiko eta legegile eragiten dituen ere. Erakunde antolatzailea: Errenteriako Udala Ordua: 19:00 Kokapena: MERKATUZAR, José Luis Caso Aretoa.
27/09/2021 -

Terminus (Escape box)

Helburu orokorra, lankidetzaren eta dibertsioaren bidez, jasangarritasunaren aldeko ohiturak ezagutzea eta aurkitzea da.
27/09/2021 -

Erakusketa: Klima-aldaketari aurre!

Ekitaldiaren helburua: Irungo hiritarrei klima aldaketari buruzko informazioa helarazi nahi da erakusketa honen bitartez. 5 panel inguru jarriko dira informazio orokorrarekin eta beste bat Irungo errealitatearekin.
27/09/2021 -

Ber-ziklatu!

Herrian dagoen zabor arazoa dela eta birziklatzearen kontzientzia pizteko hitzaldia. Erakunde antolatzailea: Larraulgo Udala Data eta ordua: 27/09/2021 Arratsaldeko 18:00 tatik 19:30 tara Kokapena 18:00tan liburutegian. Gero, gune polibalentean. Bertaratuko diren kopurua: 15 Izena eman: kultura@larraul.eus
27/09/2021 -

Tailerra: Zume bizia erabiliz eraikuntzan

Ekitaldiaren helburua: zume bizia (zuhaizkak) landatuz eraikuntza bat egingo da eskolako jolastokian eskolako partaideen partehartzearekin (ikasle,irakasle edota guraso) Erakunde antolatzailea: Altzoko Udala Data: Data: 2021-09-27tik 2021-10-01era Iraupena: astean zehar eskola orduetan Nori zuzendua: Altzoko Imaz Bertsolaria Herri Eskolako ikasleak, irakasleak eta gurasoak Kokapena: Altzoko Imaz Bertsolaria Herri Eskola Izena emateko helbidea: Altzoko Imaz Bertsolaria Herri Eskolako ikasleak, irakasleak e
27/09/2021 -

Odonatuak: uraren hegoak

Ekitaldiaren helburua: Herritarrak kontzientziatzea. Klima aldaketak naturan duen eragina zein den ikusaraztea.