Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

28/09/2021 -

Naturman, Próspero Teatro taldearena

Ekitaldiaren helburua haur-kolektiboa sentsibilizatzea da. Erakunde antolatzailea: Dulantziko Udala Data eta ordua: Data: 2021/09/28 15:30 Iraupena: Egun erdia Kokapena: Dulantziko Herri Ikastetxea – Kirol Eremua Nori zuzendua: Lehen hezkuntzako 2. mailako haurrak Bertaratuko diren kopurua: 40 Ez da izena eman behar.
28/09/2021 -

Hitzaldi-Bisita Tematikoa "Landare Garrantzia Aldaketa Klimatikoaren Aurka" (gazteleraz)

Ekitaldiaren helburua kutsaduraren eta klima-aldaketaren artean dagoen harremanaren inguruan sentsibilizatzea da, bai eta landareek arazoari aurre egiteko duten garrantzia azpimarratzea eta CO2gehien kontsumitzen duten landareetako batzuk ezagutaraztea eta horretarako beharrezkoa den denboraz jabearaztea.

Egitaraua

28/09/2021: 11:30-13:00 (gazteleraz) Erakunde antolatzailea: Barakaldoko Udala Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Kokapena Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia)
28/09/2021 -

Krisi klimatikoarean aurrean borrokak eta alternatibak. Hitzaldia eta dokumentala.

Klima aldaketaren ikuspegi zabal batetik, ingurugiro kontuaz gain pertsonen zaintzak, justizia soziala eta pertsona guztientzako eskubide bermaketa barneratzeko ikuspegi kritiko batetik hitzegingo da. Erakunde antolatzailea: Mugarik Gabe Data eta Ordua: Data: irailak 28, 18:00tan Iraupena: 2 h Kokapena Tolosako Kultur Etxean Nori zuzendua: Herritarrei Izena emateko helbide edo webgunea: Ez da beharrezkoa
28/09/2021 -

Industrian deskarbonizazioa lortzeko gakoak (Hitzaldia-Jardunaldia)

EKITALDIAREN HELBURUA:

Ekitaldiaren helburua da industrian deskarbonizazio-planen ezarpena dinamizatzea
Ekitaldiaren programa:
9:15-9:30 Irekiera instituzionala.
28/09/2021 -

Mañana" ("Demain") dokumentalaren proiekzioa

Helburua

Klima-aldaketaren ondorioak herritarrei ezagutaraztea, bai eta XXI. mendeko ingurumen- eta gizarte-erronken irtenbideen adibide zehatzak ere, hala nola nekazaritza, energia, ekonomia, hezkuntza eta gobernantza. Erakunde antolatzailea: Eibarko Udala Ordutea: 19:00 Iraupena: 118 min Nori zuzendua: Publiko heldua Kokapena Coliseo Antzokia, Eibar (Gipuzkoa) Izena eman
28/09/2021 -

Amaierako ekitaldia - LIFE Good Local Adapt Udalerrietan klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak.

Ekitaldiaren helburua LIFE Good Local Adapt proiektuaren emaitzak partekatzea da; proiektu horren ardatza tamaina txikiko eta ertaineko udalerrietako hiri-eremuetan klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak bilatzea da.