Skip to main content
     

Amaierako ekitaldia - LIFE Good Local Adapt Udalerrietan klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak.

Ekitaldiaren helburua LIFE Good Local Adapt proiektuaren emaitzak partekatzea da; proiektu horren ardatza tamaina txikiko eta ertaineko udalerrietako hiri-eremuetan klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak bilatzea da. Besteak beste, garatutako ekintza nagusiak, metodologia nagusia eta aurkitutako oztopoak aztertuko dira. Horrez gain, koordinatzaileen eskutik LIFE URBAN KLIMA 2050 eta LIFE-IP NAdapta-CC proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu.

Egitaraua

9.00 : Proiektuaren eta jardunaldiaren helburuen aurkezpena. 9.20 : LIFE URBAN KLIMA 2050 Proiektua. 9.40 : LIFE-IP NAdapta-CC Proiektua. 10.00 : Galderak eta iruzkinak egiteko etena. 10.15 : Klima-aldaketara egokitzeko irtenbideen proiektu arkitektonikoak: Legazpiren prototipoa. 10.45 : Klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak aztertzeko metodologiak eta tresnak. 11.45 : Tamaina txikiko eta ertaineko udalerrietan klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak abian jartzean izan diren oztopoak eta ikasitako ikasgaiak. 12.15 : Galderak eta iruzkinak egiteko etena. 12.30 : Jardunaldiaren amaiera. Erakunde antolatzailea: LIFE GLA Partzuergoa. Iraupena: 9.00 – 12.30 Kokapena Online jardunaldia Publikoa: Jendearentzat irekita, batez ere udalerriei zuzenduta. Izena emateko helbide elektronikoa: red_gla@iamfactor.com
Año
2021
Fecha Inicio
Translation id
15817
Hora inicio
09:00:00
nid
4935
Ubicacion
Online