Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

26/09/2021 -

Plastikoak Nerbioi ibaian batzea eta piraguaz paseatzea

Ekitaldiaren helburua: Plastikoek eta hondakinek ibaietan eta ur-ekosistemetan gaur egun sortzen duten arazoa ezagutzera ematea. Erakunde antolatzailea: Bilboko Udala Data eta ordua: Eguna: 2021eko irailak 26 Iraupena: Egun erdia Kokapena: La Peña, Bilbao (Bizkaia) Nori zuzendua: 18 urtetik gorakoei Bertaratuko diren kopurua: Gehienez 25 pertsona Izena eman: ingurumena@bilbao.eus 944205039
26/09/2021 -

Ponpa Berdeak

Helburua

Basoberritzen ikastea metodo berritzaile eta dibertigarri batez.   Erakunde antolatzailea: Lanestosako Udala Data eta Ordua: Ordua: 17:30 Iraupena: Ordubete gutxi gorabehera Bertaratuko diren kopurua: 12 Kokapena: Eskola zaharrak Izena emateko helbidea: alara@alara.eus
26/09/2021 -

Lur etxe hegalaria

Helburua

Klima-aldaketa zer den eta haren ondorioek gugan zer-nolako eragina duten azaltzea. Klima-aldaketa gelditzeko eta mundu magiko honetako baliabideak zaintzen laguntzeko eskura ditugun tresnak erakustea. Erakunde antolatzailea: Lanestosako Udala Ordua: 12:30 Iraupena: Ordubete gutxi gorabehera Kokapena Lanestosako Frontoia Nori zuzendua Herritarrak orokorrean Bertaratuko diren kopurua: 35 Izena ematea ez da beharrezkoa
26/09/2021 -

Eskulanak

Ontziekin egindako eskulanen adibideak jarriko dira ikusgai (brickak, botilak, latak, tapoiak). Parte-hartzaileek gustukoen dutena egin dezakete, edo beren irudimena askatu, eta diseinu libreak egin ditzakete, dauzkaten materialekin. Erakunde antolatzailea: Erriberabeitiako Udala Data eta ordutegia: Data: Irailak 26, 16:30-19:30 Iraupena: Egun erdia Kokapena: San Martin enparantza (Ribabellosa) Ez da beharrezkoa izena ematea.
26/09/2021 -

Pintura Parte-Hartzeko Tailerra Haranan “Zaldiharana: Artea eta Klima Aldaketa”

Helburua

Ekitaldiaren helburua da Haraneko herritarrak sentsibilizatzea artearen bidez klima-aldaketa arintzearen eta horretara egokitzearen garrantziaz. Erakunde antolatzailea: Haraneko Udala Iraupena: 10.00etan (egun erdia) Kokapena Zaldiharanan, Aldan, Haranan. Nori zuzendua: Haraneko herritarrentzat. Bertaratuko diren kopurua 60 pertsona Izena emateko helbide edo webgunea: ingurumena@arabakome
26/09/2021 -

Mutrikuko olatu planta

2011 urtez geroztik, Mutriku mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian; izan ere, bertan dago olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen planta komertziala.