Skip to main content

Klimare Aldeko Noridic Walking Martxa Maroñon

11/06/2026
Araba
, ,
Maroño, Ayala.
,
Nordic Walking ibilbidea Aiarako landa- eta natura-inguruneaz gozatzeko, osasunarentzat onuragarria den kirol berri bat eskualdean praktikatuz. Egitaraua Klimaren aldeko Nordic/Walking martxa/txango bat da, ASTEKLIMAren baitan gauzatzekoa. Nordic walking makilekin ibili nahi duten guzti...
11
June
Horario
09:00:00
00:00:00
Ubicación
Araba
, ,
Maroño, Ayala.
Entidad organizadora
Colaboradores
Público
Nordic Walking ibilbidea Aiarako landa- eta natura-inguruneaz gozatzeko, osasunarentzat onuragarria den kirol berri bat eskualdean praktikatuz.

Egitaraua

Klimaren aldeko Nordic/Walking martxa/txango bat da, ASTEKLIMAren baitan gauzatzekoa. Nordic walking makilekin ibili nahi duten guztiei dago zuzenduta, bai kirol horretan hasitakoei eta bai hasi gabekoei. - Ibilbidea: 10 km. Ibilbidearen bideoa atxikitzen da, erliebez. - Desnibela: 333 m-ko desnibel positiboa. - Zailtasun maila: ertaina. Kondizio fisiko normala eskatzen da. - Gutxieneko adina: 12 urte. - Jantziak: klimatologiarako egokia den kirol arropa. - Isurketak eta/edo hondakinak identifikatzearekin lotutako ekintzak martxa garatzen den bitartean: parte-hartzaileak biltzeko eta janaria emateko xedez Agiñigan eta Madarian egingo diren geraldietan, hondakinen bilketa bateratu bat egitea planteatzen da. - Botilatxoak: jardueraren botilatxo bana oparituko zaie parte-hartzaileei, 100 unitate banatu arte. 400 ml-ko aluminiozko botilatxo serigrafiatuak izango dira, ASTEKLIMAren eta Aiarako Udalaren logoekin. - Hedakuntza: Izaskun Bengoa Nordic Walking & Fitness enpresak, jarduera gauzatzeaz arduratuko denez, hedakuntzan parte hartuko du Aiarako Udalarekin batera. -Logoa: jarduera garatzeko erabiltzen diren karteletan, botilatxoetan eta bestelakoetan, ASTEKLIMA 2021 logoa agertuko da. Erakunde antolatzailea: Aiarako Udala Iraupena: 9:00 - 12:00 horas Kokapena Maroño, Ayala. Izena emateko helbide edo webgunea: info@aiarakoudala.eus