KLIMA Azoka ibiltaria edizio berri batekin itzuli da 2026an, eta Euskadi zeharkatuko du jasangarritasuna herritarrengana modu praktikoan, parte-hartzailean eta jai giroan hurbiltzeko. Iazko arrakastaren ondoren, 5.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu baitzuten bere jardueretan, Ihobek, EEE – Energiaren Euskal Erakundeak eta LIFE UP Urban Klima 2050 proiektuak,
Materialen horniduraren segurtasuna eta Europan fabrikatutako produktu jasangarrien bultzada -batez ere altzairu eta metalei dagokienez- ekonomia zirkularraren bilakaera datozen urteetan markatuko duten faktore erabakigarri gisa agertzen dira, Ihobek Basque Ecodesign Centerren bidez prestatutako Ekonomia Zirkularreko Ingurumen-zaintza Estrategikoko Txostenak jasotzen duen bezala.
Eusko Jaurlaritzaren Ihobe sozietate publikoa buru duen LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak LIFE Platform Meeting on Climate Strategic Integrated Projects ekimena garatzen du gaurtik apirilaren 23ra bitartean Bilbon, LIFE programako 24 proiektu integratu eta estrategikoren arduradunak biltzen dituen topaketa europarra, klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko aurrerapenak partekatzeko.
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute
Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzaren ondorioz “Ecodiseño de productos para una economía circular - Produktuen ekodiseinua ekonomia zirkular baterako" izeneko prestakuntza-ikastaro berria sortu da. Ikastaro hau enpresa-erabakiak hartzean eta produktuak eta zerbitzuak garatzean ingurumen-irizpideak integratu nahi dituzten profesionalentzat antolatzen da.
Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Ingurumen Hezkuntzako zerbitzuak bultzatutako Aztertu programak “Emanaldia-Aztertu Sariak” ekitaldia egin du gaur, hau da, herritarrak, ikastetxeak eta udalerriak beren jardueragatik eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoagatik aitortzeko ekitaldia. Josu Bilbao Ingurumen sailburuordeak banatu ditu sariak Ekoetxea Meatzaldean, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Ekoetxea sareko ingurumen zentroetako batean, eta gogorarazi du Euskadik dagoeneko 30 urte daramatzala ingurumen hezkuntzan lanean.
Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko (EWWR) Sarietan bi euskal proiektu izango dira finalista. Aukeratutako ekimenak MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatutakoak dira, eta Europako fasera iritsi dira 2025eko Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko irabazleak izan ondoren. Europako Astea Europako Batzordeak antolatzen du eta, gure lurraldean, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak koordinatzen du.
Ekonomia zirkularraren alderdiak ebaluatzeko metodologia
Ekonomia Zirkularreko eta Bioekonomía Plana 2024: Jarraipenerako txostena 2022
Horretarako, txostenean 2022 bitartean, jardute ildo mailan, erdietsitako aurrerapenak berrikusiko dira
Euskadiko Erosketa Publiko Berdearen 2022ko txostena