Skip to main content

Materialen horniduraren segurtasuna eta Europan fabrikatutako produktu jasangarrien bultzada -batez ere altzairu eta metalei dagokienez- ekonomia zirkularraren bilakaera datozen urteetan markatuko duten faktore erabakigarri gisa agertzen dira, Ihobek Basque Ecodesign Centerren bidez prestatutako Ekonomia Zirkularreko Ingurumen-zaintza Estrategikoko Txostenak jasotzen duen bezala.

Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzaren ondorioz “Ecodiseño de productos para una economía circular - Produktuen ekodiseinua ekonomia zirkular baterako" izeneko prestakuntza-ikastaro berria sortu da. Ikastaro hau enpresa-erabakiak hartzean eta produktuak eta zerbitzuak garatzean ingurumen-irizpideak integratu nahi dituzten profesionalentzat antolatzen da.

Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Ingurumen Hezkuntzako zerbitzuak bultzatutako Aztertu programak “Emanaldia-Aztertu Sariak” ekitaldia egin du gaur, hau da, herritarrak, ikastetxeak eta udalerriak beren jardueragatik eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoagatik aitortzeko ekitaldia. Josu Bilbao Ingurumen sailburuordeak banatu ditu sariak Ekoetxea Meatzaldean, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Ekoetxea sareko ingurumen zentroetako batean, eta gogorarazi du Euskadik dagoeneko 30 urte daramatzala ingurumen hezkuntzan lanean. 

Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko (EWWR) Sarietan bi euskal proiektu izango dira finalista. Aukeratutako ekimenak MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatutakoak dira, eta Europako fasera iritsi dira 2025eko Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko irabazleak izan ondoren. Europako Astea Europako Batzordeak antolatzen du eta, gure lurraldean, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak koordinatzen du.

ARGITALPENAK

Ekonomia zirkularraren alderdiak ebaluatzeko metodologia

Europear Batzordeak oinarri metodologikoa finkatu behar zuen, eskakizun horiek etorkizuneko araudietan edo lehendik zeudenen berrikuspenean sartzeko. Hori dela eta, normalizazio5 eskaera egin zitzaien Europako normalizazio erakundeei (CEN/CENELEC/ETSI), materialen efizientziari buruzko alderdiei buruz (Mandate M543).
ARGITALPENAK

Euskal industriarako lehengai kritikoak eta funtsezko metalak

Txosten honen helburu nagusia hainbat tresna edo ekintza eraldatzaile aurkeztea da, enpresa-ehunak, ehun zientifiko-teknologikoak eta Administrazio Publikoak batera hartuta, Euskadiko ekonomiarako lehengai kritikoen eta funtsezko metalen hornidurarik ezaren arriskuarekin lotutako arazoei soluzioak eskaintzea ahalbidetuko dutenak.
Subscribe to