Skip to main content
ARGITALPENAK

Ekonomia zirkularraren alderdiak ebaluatzeko metodologia

Europear Batzordeak oinarri metodologikoa finkatu behar zuen, eskakizun horiek etorkizuneko araudietan edo lehendik zeudenen berrikuspenean sartzeko. Hori dela eta, normalizazio5 eskaera egin zitzaien Europako normalizazio erakundeei (CEN/CENELEC/ETSI), materialen efizientziari buruzko alderdiei buruz (Mandate M543). Eskaera horrek, nagusiki, honako alderdi hauek barne hartzen ditu:
  • Produktuaren bizitza baliagarria luzatzea.
  • Bizitza baliagarriaren amaieran produktuen osagaiak berrerabiltzeko edo materialak birziklatzeko gaitasuna.
  • Produktuetan berrerabilitako osagaiak eta/edo material birziklatuak erabiltzea.

Aipatu behar da arau horiek berez generikoak direla, eta etorkizunean batzorde teknikoek energiarekin lotutako produktuen familientzako arau espezifikoak garatzeko oinarri gisa balio behar dutela.
Metodología de evaluación de aspectos de Economía Circular