Teknologia Garbien Euskal Zerrenda fiskalitate berdeko tresna bat da, Eusko Jaurlaritzak Ihobe, SPRI eta EEE erakunde publikoen bidez sustatua. Hala, zerrenda horretako teknologiak eta materialak erosten dituzten enpresek ekipoaren inbertsio-kostuaren % 35 ken dezakete Sozietateen gaineko Zergaren kuotaren gainean. Helburua Industria lehiakorragoa eta jasangarriagoa sustatzea da, eta, aldi berean, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten ekipoak erostea bultzatzen da.
URA-Uraren Euskal Agentziak, Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Ekoetxea Sareak "Erriberako basoa: ibaiaren babesa eta basa-bizitzaren babeslekua" erakusketa aurkeztu dute gaur Añana-Sobrón Ekoetxean, gure ibaien ekosistema funtsezkoenetako baten – eta, aldi berean, mehatxatuenetako baten – ezagutzan eta balioespenean sakontzeko sortua: landaredia eta ibaiertzeko basoak.
Bisita gidatuak, parte hartzeko tailerrak, erakusketak, familia-jarduerak eta hezkuntza-proposamenak dira Ekoetxea Sareko zentroetan gozatu ahal izango diren esperientzietako batzuk, 2026ko Uraren Munduko Eguna dela-eta, martxoaren 21 eta 22ko asteburuan. Programazio guztia doakoa da, eta Euskadiko herritarrei zuzenduta dago.
BasquESG Eusko Jaurlaritzaren 2030 Euskadiko Industria Planean jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta ekimen horrek Euskal enpresa sarean eragin duen interesa nabarmen hazi da hura abiarazi zenetik. Une honetan, 112 euskal ETEk parte hartzen dute proiektu honetan, eta 2026. urtea amaitu aurretik 500 enpresetara iristea da helburua.
Ekimena azaroan jarri zen abian eta aurreikuspenak gainditu ditu: une honetan, 112 euskal ETEk parte hartzen dute proiektuan
Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburu Josu Bilbaok “Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostena” aurkeztu du gaur goizean: azterlan honek ingurumenak gure lurraldean duen egoerari buruzko argazki argi eta alderagarri bat eskaintzen du, eta ahalbidetzen du egindako aurrerapenak eta gainditu gabe geratzen diren erronkak modu gardenean azaltzea. Hala, dokumentuak aurrerapen esanguratsuak egiaztatzen ditu alor hauetan: deskarbonizazioa, airearen kalitatearen hobekuntza, berreskuratutako lurzoruen azaleraren hazkundea, eta hondakinen isurketaren jaitsiera etengabea.
Ihobe Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ekimen ugari egin zituen 2025ean Euskadiko energia eta klima trantsizioa bultzatzeko, erakunde horrek argitaratu duen memorian jasotzen denez.
“Ekonomia Zirkularraren Adierazleak Euskadi 2026” txostenak aurrerapen sendoak erakusten ditu zirkulartasunaren eremu guztietan, materialen efizientziatik hasita eta hondakinen balorizazio materialera iritsiz. Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailari atxikitako Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietateak prestatutako dokumentu honen arabera, Euskadik aurrera egiten jarraitzen du baliabideen erabileran efizienteagoa den eredu ekonomikorako trantsizioan, hondakin gutxiago sortuz eta materialak hobeto aprobetxatuz.
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa
Azkar ari da eboluzionatzen Europako helburu klimatikoekin hobeto lerratutako industria lehiakorrago eta erresilienteago bat lortzeko trantsizioa. Erronka horiei erantzuteko eta euskal enpresei laguntzeko, Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak programa mardul bat antolatu du Ekoefizientziaren ostegunak edo Ekostegunak foroaren barruan.
Eusko Jaurlaritzak, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bidez, gazteen asmo handiko parte-hartzerako Europako katalogo metodologikoa osatzen parte hartu du. Katalogo hori Society Shapers Transforming European Participation (STEP) proiektuaren esparruan garatu da. Erasmus+ programak finantzatutako ekimena da, erabaki publikoak hartzeko prozesuetan gazteen benetako inplikazioa indartzera bideratua.
Ihobe – Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak – saio berri bat antolatu du, industria‑ eta ingurumen‑arloan Europan ireki den ziklo politiko berria aztertzeko. Ziklo hori Industria Itun Garbiak (Clean Industrial Deal) markatzen du, eta haren aplikazio praktikoa Euskadiko enpresen lehiakortasunerako funtsezkoak diren ekonomia zirkularreko 10 gakoko estrategiatan islatzen da.