Skip to main content
ARGITALPENAK

Gida metodologikoa antolakuntzako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko metrikak integratzeko

Dokumentu honen xedea da Basque Ecodesign Center-en egindako proiektuetako ikaskuntzak —erakundearen ingurumen-ebaluaziorako tresnen integrazioari eta horien arteko harremanari buruzkoak— transferitzea, ikasitako gai horiek enpresek integratu ahal izan ditzaten eta ingurumen-
metriken kalkulua modu eraginkorragoan planteatu ahal izan dezaten.

Lotutako argitalpenak

ARGITALPENAK

Erakundeetan zientzian oinarritutako helburuei heltzeko gida metodologikoa

Argitalpen honen helburua da informazioa eskaintzea eta gida bat izatea “zientzian oinarritutako helburuak” (SBT, Science Based Targets) definitu eta lortzeko prozesurako, sektore pribatuan deskarbonizazio estrategiaren parte gisa.

Dokumentu honek balio izango du enpresek deskarbonizazio garbirako bidea hasi edo indartu ahal izateko eta, horrela, berotegi efektuko gasen (BEG) emisioan inpaktua murriztearen alde lan egiten duten enpresen zerrenda gero eta handiago baten parte izateko, klimarekin lotutako azken ebidentzia zientifikoen ildoan.

ARGITALPENAK

Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren katalogoa 2024

Euskadiko 200 enpresa industrial baino gehiago aplikatzen ari dira ekodiseinuan oinarritutako eredu zirkularrak, batez ere sektore hauetan: automobilgintza, garraioekipoak, ekipo elektriko eta elektronikoak, makina-erreminta, metalgintza, kimikoa, altzariak, eraikuntza eta ingurumen-zerbitzuen azpisektorea.
ARGITALPENAK

Basque Green Deal. 2024ko emaitzen txostena

Basque Green Dealek Euskadin emisioak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko helburuak biltzen ditu. Baina ez da soilik arlo horietara mugatzen, industria eta teknologia palanka nagusi dituen eredu ekonomiko berri baten proposamen gisa baitator; hortaz, zientzia, teknologia, ekonomia zirkularra, industria, trantsizio energetikoa edo elikatze-katea bera helburu berarekin lerrokatzen dira: garapen bidezkoa eta jasangarria.
ARGITALPENAK

Naturan Oinarritutako Konponbideak Euskadin.20 arrakasta-kasu klima aldaketara egokitzeko NOK erabilita

Agiri honetan NOKen testuingurua azaltzen da eta EAEko politikan, plangintzan eta finantzaketaesparruan duten eginkizuna ere aipatzen da. Modu horretan, horrelako konponbideak proposatzen, diseinatzen eta ezartzen dituzten agenteek NOKak sortu eta zabaltzeko ezinbesteko oinarriak eskuragarri izango dituzte.

Klima-egokitzapenerako NOKetan oinarritutako esku-hartzeen katalogo bat jaso da. Bertan daude azalpen teknikoak, ikasitako lezioak, oztopoak, arrakasta-faktoreak eta informazio praktikoa. Espero dugu inspirazio-iturri izatea NOKak EAEko udalerri guztietan aplikatzeko.

ARGITALPENAK

Memoria 2024eko Ingurumen Komunikazioaren Eskola

Edizio berri horretan, eta ‘Herritarrak ahalduntzeko elkarrizketak’ lemapean, eskola ingurumenaren arloko profesionalen eta adituen arteko elkarrizketen formatu bihurtu da, gai hauek jorratzeko: nola mugitu herritarrak klima-ekintzara, nola aurre egin klima-krisiari eta beste ingurumen-erronka batzuei, eta zein diren ingurumen-komunikaziorako formatu, euskarri eta kanal berrien aukerak.
Subscribe to