Skip to main content
ARGITALPENAK

URBAN KLIMA 2050. Aurrerapenen txostena 2024

Dokumentu honek Urban Klima 2050eko bigarren fasean (2022-2023) egindako aurrerapenak laburbiltzen ditu, eta aurrerapenen 2022ko txostenaren eguneratzea osatzen du, proiektuaren lehen fasean (2019-2022) egindako ekintzen laburpen-dokumentua.
ARGITALPENAK

Klima aldaketa eta energia-trantsizioa 2024

Klima eta Energiaren Ekobarometroaren arabera, biztanleen % 58 bere ingurunean energia berriztagarriko sorkuntza parke bat izatearen alde dago eta % 72k uste du klima-aldaketaren aurka borrokatzeko erosotasunei uko egin beharko diegula guztiek.
ARGITALPENAK

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda 2024

Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako teknologiek ingurumen- eta zerga-onurak dakarzkiote enpresari. Izan ere, zerrenda horretan jasotako edozein teknologia eskuratuz gero, ekipoaren inbertsio-kostuaren % 35eko kenkaria lor daiteke sozietateen gaineko zergaren kuotaren gainean.


Eguneraketa berri bat egiten denera arte, 2024an, zerrenda 64 teknologiak osatzen dute. Horietatik 16 energia berriztagarrien arlokoak dira, 19 ekonomia zirkularraren arlokoak eta 29 zero kutsadurakoak.
 

ARGITALPENAK

Ekonomia zirkularreko Ingurumen-zaintza Estrategikoko Txostena. 2025erako 10 gakoak

Basque Ecodesign Center ekimenak ingurumen-zaintza estrategikoari buruzko txostenak egiten ditu bere zaintza-sistemaren bidez eskuratutako ezagutzan oinarrituta. Honako hau txosten horien hirugarren edizioa da. Hala, ekonomia deskarbonizatu eta zirkularrago baterako trantsizio-palanka gisa araugintzan eta merkatuan dauden azken berrikuntzak batzea du helburu. Horrez gain, estandar berriak eta aitortutako metodologiak identifikatzen ditu, hain zuzen ere Basque Ecodesign Centerreko enpresa bazkideek diharduten balio-kateetarako esanguratsuak izan daitezkeenak.

ARGITALPENAK

2024ko Ihoberen Memoria

Ihoberen memoria korporatiboa formatu interaktiboan dago eskuragarri, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak 2024ko ekitaldian izan dituen emaitza nagusiak aztertzen ditu.

ARGITALPENAK

Euskadiko Ingurumen Koiuntura 2024

Txosten honen helburua da euskal lurraldeko ingurumenaren kalitatearen ideia sintetikoa eta ikusizkoa osatzen ahalbidetzen duten ingurumenadierazleen informazioa biltzea eta horiek aztertzea. Azterlana 9 ingurumen-gaitan banatzen da; esan behar da gai horiek hautatu direla Europako Ingurumen Agentziak eman dituen ingurumen-bektoreak erreferentziatzat hartuta eta Euskadiko testuinguru sozioekonomikora egokituta.
ARGITALPENAK

Europar Batasuneko Ekoetiketa eta EMAS Erregistroa EAEn 2024an

2024ko ekitaldian Europar Batasuneko Ekoetiketa eta EMAS Erregistroaren arloan egindako lanaren eta emaitzen txostena. Txostenak Europar Batasuneko Ekoetiketaren bilakaera eta EAEko produktuen eta ziurtagirien ordezkaritza aurkezten ditu Espainiako gainerako lurraldeekin alderatuta. Halaber, Europako Ingurumen Kudeaketa Sistemaren bilakaera aurkezten du EAEko enpresetan.

ARGITALPENAK

Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Plana 2021-2024 agiria

Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Plana 2021-2024 agiriak zenbait helburu eta neurri ezarri zituen klima-aldaketa sortzen duten isuriak gutxitzeko eta isurien aurrean erantzuteko gaitasuna handitzeko, betiere, beharrezko konpromisoak eta nazioarteko eta Europako araudiak betez.
ARGITALPENAK

Europako Emisio Eskubideen Merkataritza Araubidea. IV. aplikazio-aldia eta 2021-2023 balantzea Euskadin

Ihobe sozietate publikoak Euskadiko emisio-eskubideen merkataritzako Europako erregimenari (EU ETS) buruzko txosten xehatua argitaratu du. Txosten horretan, sistema horrek 2021-2023 aldian izan duen inpaktu ekonomikoa nabarmendu da. Txostenak laugarren aplikazio-aldia hartzen du, eta emisioen merkataritzak Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian eta berotegi-efektuko gasen murrizketan izan duen eraginari buruzko ikuspegi osoa eskaintzen du.
Subscribe to