Skip to main content
ARGITALPENAK

2025eko Industria Ekobarometroa

Euskadiko Industria Ekobarometroa Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Ihobe sozietate publikoak egiten du aldian behin. Txosten honek euskal industria-enpresek ingurumenaren arloan duten pertzepzioa, jarrerak eta portaerak ebaluatzen ditu. Edizio honetan, azterketa eskualdeko ingurumen-estrategiaren barruan kokatzen da, eta bere irismen tematikoa zabaltzen du, ekoberrikuntzari eta digitalizazioari lotutako dimentsio berriak txertatzeko.

ARGITALPENAK

Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Planaren azken ebaluazio-txostena

Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024ko Planaren azken ebaluazioaren txostenaren helburuak hauek dira: alde batetik, planaren betetze-maila ebaluatzea. Horretarako, garatutako ekintzak, eskuratutako lorpen eta emaitza nagusiak eta plana betetzean detektatutako aurrekontu-desbideratzeak analizatu dira. Beste alde batetik, inpaktu orokorra baloratzea. Horretarako, jarraipen- eta emaitza-adierazleen bilakaera aztertu da, baita ere jarduketa-lerroek planaren helburu estrategikoei egin dizkieten ekarpenak.

ARGITALPENAK

Euskadiko klima eta energiaren tokiko planak egiteko gida

Gida hori LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuan sartuta dago, toki-administrazioetarako tresnak eta prestakuntza sortzeko ekintzen barruan, eta EAEko udalei metodologia-esparru argia ematen die klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egiten lagunduko dieten hainbat tresna aplikatzeko, indarrean dagoen eta etorkizuneko arau-esparruaren arabera.
 

ARGITALPENAK

Emisio gutxiko eremua - UDALSAREA 2030 lantaldearen gakoak eta ikaskuntzak

Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legearen arabera, 50.000 biztanletik gorako udalerrietan eta airearen kalitateari buruzko araudian araututako kutsatzaileen muga-balioak gainditzen dituzten 20.000 biztanletik gorako udalerrietan emisio txikiko eremuak ezarri behar dira. Euskal Autonomia Erkidegoan, 50.000 biztanletik gorako sei udalerrik ezarri behar dute: Gasteizek, Irunek, Donostiak, Bilbok, Barakaldok eta Getxok.

ARGITALPENAK

Euskadiko Ingurumen Koiunturari buruzko 2025eko txostena

Euskadiko Ingurumen Koiunturari buruzko 2025ko txostena helburu bikoitza du: ingurumen-bektore nagusien azken aldiko bilakaeraren berri ematea eta lurraldearen ingurumen-koiunturaren ezaugarri diren joera garrantzitsuenen irakurketa sintetiko eta ulergarria erraztea. Helburua da ingurumenaren egoeraren irudi argia eta eguneratua ematea, zehatz-mehatz erakutsiz zer gertatzen ari den eremu bakoitzean, non gertatzen diren aurrerapenak eta non irauten duten erronkek, eta egungo ibilbidea zein neurritan hurbiltzen den edo urruntzen den ezarritako helburuetatik.

ARGITALPENAK

Ekonomia Zirkularreko Adierazleen Txostena Euskadi 2026

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailari atxikitako Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietateak landutako “Ekonomia Zirkularraren Adierazleak Euskadi 2026” txostenak eguneratu egin du ekonomia zirkularrak Euskadin duen ezarpenaren jarraipen-panela -panel hori 2018an abiatu zen eta 2021ean eguneratu zen-; beraren bitartez ebaluatzen da lurraldeak egindako aurrerapena, Europar Batasunak eta Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategian ezarritako helburuei dagokienez.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak aditzera eman du gaur Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskadiko Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legea etorkizunean onurak ekarriko dituen arau instrumentala izango dela.
Subscribe to