Erdialdeko Jutlandia eskualdetik eta Herbehereetako Gelderland probintziatik etorritako gazteak gobernantzan, jasangarritasunean eta gazteen parte-hartzean zentratutako europar topaketa batean parte hartzen ari dira egun hauetan, Euskadin. Ekimenak bi lurraldeetako gazteak biltzen ditu, Euskadiko gazteekin batera, helburu honekin: esperientziak konpartitzea, modu bateratuan hausnartzea, eta gazteria politika publikoen definizioan inplikatzeko forma berrietan aurrera egiteko.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko ingurumena kudeatzeko Ihobe sozietate publikoak Erakunde Hornitzaileen Foroaren beste edizio bat antolatu du, alegia, bere erakunde hornitzaileekin batera estrategiak eta prozesuak garatzea helburu duen topaketa.
Euskadiko industriaren sektoreak jasangarritasunerantz aurrera egiten jarraitzen du bere kudeaketa-ereduan. Hala islatzen dute Euskadiko 2025eko Industria Ekobarometroaren ondorioek. Azterlan hori Ihobe sozietate publikoak egin du, 10 langile baino gehiagoko enpresei egindako 567 elkarrizketatik abiatuta. Elkarrizketatutako enpresak lau talde handitan banatu dira: IPPCak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari lotuta dauden industria enpresak), I+G+b-ko enpresak, gizarte ekonomiako enpresak eta industria-enpresa “orokorragoak”.
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) -klima-aldaketaren arloan lurralde-lankidetzan aritzera zuzendutako mugaz gaindiko ekimen bat- eta LIFE SIP Pyrenees4Clima europar proiektuaren bazkide diren erakundeek Pirinioetako Klima-arriskuei buruzko lehenengo monografikoa prestatu dute, s
Ihobe sozietate publikoak Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren 2026. edizioko lehen ikastaroak argitaratu ditu, jardunean dauden profesionalentzat. Ekimen horren helburua da euskal enpresen gaitasun teknikoak eta estrategikoak indartzea, eredu zirkular eta deskarbonizatuagoetarako trantsizioari lotutako erronka gero eta arautzaileagoei eta merkatu-erronkei aurre egiteko.
Regions4 sare europarrak NATURANCE Finance Innovation Festival 2026 ekitaldian aurkeztu du proiektua, gobernantza klimatiko eta hiri-egokitzapen eredu gisa.
Eusko Jaurlaritzak berriro ireki du euskal industriak BasquESG ekimenari atxikitzeko deialdia
Enpresen aldetik lehenengo deialdian jasotako eskari handia ikusita, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak beste deialdi bat ireki du euskal enpresa industrialentzat, enpresa horiek parte hartu ahal izan dezaten jasangarritasuna Euskadiko ETE industrialetan ebaluatzeko proiektu pilotuan.
Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, eta Orekanek, Nafarroako Gobernuarenak, akordioa sinatu dute eta, hala, mugarria ezarri dute bi autonomia-erkidegoen arteko jasangarritasun-esparruko lankidetza instituzionalean. Izenpetutako hitzarmenak sendotu egiten du bi erakunde publikoek partekatzen duten konpromisoa jasangarritasun, energia-trantsizio, ekonomia zirkular eta ingurumen-berrikuntzarekin.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Josu Bilbao Bilbao Itsasadarra eta Klima-BIK 2050 proiektuaren bigarren bileraren buru izan da. Bileran, Bilboko itsasadarrean eskumenak dituzten eragileek parte hartu dute. Bertan, sailburuordeak lantaldeari jakinarazi dio Europako Batzordearen LIFE programak proiektuaren hasierako proposamena babestu duela eta Eusko Jaurlaritzari lehen finantzaketa-pakete bat eman diola, 70.000 eurokoa, abian jarriko diren neurriak zehazten eta diseinatzen aurrera egin dezan.
EHUko Geologiako ikasleek bisita teknikoa egin dute Barakaldoko Argalario segurtasun-biltegira
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Geologia Graduko 26 ikaslek bisita teknikoa egin dute Barakaldoko Argalarioko segurtasun-biltegira. Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako sozietate publikoak, kudeatzen duen ingurumen-azpiegitura aitzindaria da.
Bisita ikasleen prestakuntza akademikoaren barruan sartzen da, eta Ihobek lindanoaren arazoari aurre egiteko egindako kudeaketa bertatik bertara ezagutzeko aukera eman du, baita lurzoru kutsatuen biltegiratze segururako Argalarion egindako soluzio teknikoak ezagutzeko aukera ere.