Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak EAEren ekarpen zehatza (NDC) aurkeztu dio Parisko Hitzarmenari. Dokumentu estrategiko horretan zehazten da zer helburu eta neurri dituen lurraldeak klima-aldaketari aurre egiteko ahalegin globalekin bat egiteko epe labur eta ertainean. Horrela, EAEk berretsi egiten du karbonoan neutroa, erresilientea eta bidezkoa den eredu ekonomiko, energetiko eta sozial baterantz aurrera egiteko konpromisoa, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren 1/2024 Legearekin bat. Lege horrek betebehar argiak ezartzen dizkie EAEko erakundeei klimaren arloan.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde Josu Bilbao buru izan da Bilbao Itsasadarra eta Klima-BIK 2050 proiektuaren lehen bileran. Proiektuaren helburu nagusia da Bilboko itsasadarraren inguruneko klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko soluzioak ematea, batez ere uholdeen, bero-boladen eta itsas mailaren igoeraren arriskuen aurrean.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argitaratu du Gesaltza Añanako (Araba) Ekoetxea gune berriaren eraikuntza-proiektua gauzatzeko lizitazioa. Hala, ia 3,3 milioi euroko aurrekontua du eta jasangarritasunari, berdintasunari eta ondare-babesari buruzko irizpide aurreratuak ditu. Jarduketa hau Euskadiko Ingurumen Zentroen Ekoetxea Sarea zabaltzeko estrategiaren barruan kokatzen da.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak euskal enpresa industrialek Euskadiko ETE industrialen jasangarritasuna ebaluatzeko proiektu pilotuan parte hartzeko deialdia ireki du. Ekimen horren helburua da enpresa-ehuna tresna estandarizatu batez hornitzea, haren ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-jarduna (ESG) neurtzeko eta komunikatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei zuzendutako laguntzen deialdia ebatzi da: 2025ean, guztira 165 proiekturi eman zaie dirulaguntza, 2,5 milioi euroko aurrekontuarekin (2.533.747 euro). Zenbateko hori lagungarria izango da toki-erakundeek beren ingurunea babesten eta zaintzen aurrera egin dezaten. Ingurumen-inpaktu handia eta positiboa izatea espero da.

Josu Bilbao Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordea BBK Klimaren instalazioetan izan da gaur, Ulysses Data for Science proiektu zientifikoaren dibulgazio-proposamena den eta itsasoko eta ibaiertzetako zaborren arazoari heltzea helburu duen Ulysses Experience proiektua bertatik bertara ezagutzeko. Horretarako, beharrezko datu guztiak biltzen ditu, zaborra itsasora iristea eta bertan agertzea eragotziko duen estrategia globala ezartzeko.

Subscribe to