Skip to main content
El Gobierno Vasco abre la convocatoria para que las industrias vascas se sumen a la iniciativa BasquESG, a través del proyecto piloto para la evaluación de la sostenibilidad en pymes industriales de Euskadi

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak euskal enpresa industrialek Euskadiko ETE industrialen jasangarritasuna ebaluatzeko proiektu pilotuan parte hartzeko deialdia ireki du. Ekimen horren helburua da enpresa-ehuna tresna estandarizatu batez hornitzea, haren ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-jarduna (ESG) neurtzeko eta komunikatzeko.

Industria Plana - Euskadi 2030ean jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da

BasquESG Industria Plana - Euskadi 2030en proiektu eraldatzaileetako bat da. Plan hori Europar Batasunaren baldintza berrien aurrean sektorearen lehiakortasuna indartzeko onartu berri da. Azken helburua da jasangarritasuna ebaluatzeko sistema propio bat ezartzea, enpresei —batez ere ETEei— finantzaketa eta nazioarteko hornikuntza-kateak eskuratzen laguntzeko.

BasquESG ekimenaren lehen faseetako baten helburua da Borondatezko Arauaren aplikazioa gidatzea kotizatu gabeko mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainentzat (VSME). Arau hori EFRAGek (Europako Batzordearen aholkularitza-erakundea finantza-informazioaren eta jasangarritasunaren arloan) garatu du hiru helbururekin: euskal enpresetan aplikagarritasuna ezagutzeko, hura aplikatzeko beharrezkoak diren tresnak egokitzeko eta EAEko gainerako ETEetan behin betiko hedapena prestatzeko.

50 plaza daude eskuragarri interesa duten enpresentzat, eta izena emateko epea 2026ko urtarrilaren 12ra arte dago zabalik.

VSME tresna txostenaren ardatz gisa

Lehen fase honetan, proiektu pilotua VSME (Voluntary SME Sustainability Reporting Standard) estandarraren aplikazioan zentratzen da. Estandar hori EFRAGek garatu du. Tresna hori erabiltzeak aukera emango die euskal industriei:

  • ESG txosten estandarizatuak eta modu efizientean egiaztagarriak direnak sortzeko.
  • Administrazio-karga murrizteko, jasangarritasun-txostenei buruzko Europako zuzentarauarekin (CSRD) bat baitator.
  • Inbertitzaileen, bezeroen eta finantza-erakundeen aurrean gardentasuna hobetzeko.
BasquESG

Proiektua 2030erako Industria Planeko sektore estrategikoetako euskal enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago; zehazki, finkatuta dauden sektoreei —hala nola automobilgintza, mugikortasuna, fabrikazio aurreratua, energia eta metalurgia—, baita hazten ari diren sektoreei ere —hala nola sektore aeroespaziala, bioosasuna, digitalizazioa (AA, zibersegurtasuna), sare adimendunak eta erregai berriztagarriak—.

Eskaerak betetzea: Iraunkortasuna ebaluatzeko proiektu pilotuan parte hartzeko eskaera: Bete formularioa