Skip to main content

Euskadik proiektuan duen zeregina tokiko erakundeei klimaren eta energiaren arloan ematen zaien laguntza indartzea da, Udalsarea 2030en bidez.

Urtebete martxan egon ondoren, LIFE OCTOPUS proiektu europarrean parte hartzen duten erakunde guztiak Varsoviara joan dira egindako lana ebaluatzeko eta hurrengo urratsak finkatzeko. Euskadi garatzen den lurraldeetako bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe, eta Energiaren Euskal Erakundea (EEE) ditu partzuergoko bazkide.

ASTEKLIMA 2025 Euskadiko Klimaren eta Energiaren Asteak euskal gizartea mobilizatzera deitzen du urriaren 17tik 26ra, trantsizio energetikoan eta klima aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko lanetan aurrera egiteko, Euskadi energia eredu jasangarriago baterantz eta klima aldaketara egokituago eta erresilienteago den gizarte baterantz eramango duten ekintza indibidual eta kolektiboak sustatuz.

Under2 Koalizioak «Hurrengo belaunaldiko aurrekontuak: Estatuko eta eskualdeetako aurrekontuen eraldaketa zero emisio garbien helburua lortzeko» txostena aurkeztu du gaur. Txostenak ekintza plan bat eskaintzen du gobernu subnazionalek aurrekontu ekologikoak egin ditzaten eta horren bidez gastu publikoa helburu klimatikoetara egokitzen dela bermatu dezaten.

Aurrekontu berdeei buruzko Europako topaketa Euskadin egin da gaur, eta bertan gobernuko aurrekontuetan energiaren eta klimaren gaiak sartzearen esperientzia partekatu dute Euskadiko, Baden-Württembergeko (Alemania) eta Lombardiako (Italia) ordezkariek. 

Jardunaldia Europako Batzordearen Laguntza Teknikorako Tresnaren (SG Reform) ekimen gisa antolatu da, eta hiru eskualdeetako aurrekontu-plangintzako eta ingurumeneko arduradunak bildu ditu, baita Bocconi SDAko, FiFo Institutuko eta Europako Batzordeko Joint Research Centreko espezialistak ere.

Ihobek kudeatzen duen eta Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen ingurumen zentroen Ekoetxea sareak harridura sortu du, inoiz argitaratu gabe zegoen publizitate mezu batekin: Lur planeta 0 euroan eskaintzen duen iragarki bat, Wallapopen. “Planeta salgai” izenburupean, kanpainak ingurumenaren egoerari buruzko premiazko hausnarketa eragin, eta herritarren konpromisoa aktibatu nahi du.

Ihobe sozietate publikoak Europako erosketa publiko jasangarriaren fororik handienean hartu du parte: Procura+ mintegian. ICLEI Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Sareak antolatu du ekitaldia, eta Herbehereetan izan da, urriaren 8an eta 9an. Lau kontinentetako 100 pertsona baino gehiago bildu dira bertan, erosketa publiko berdearen erronka nagusiei irtenbide komunak bilatzeko.

Hilabete honetan, Nazio Batuen Erakundeak (UN Climate Champions) erresilientzia klimatikoaren alorreko munduko eskualde nagusien artean aitortu du Euskadi. Regions4 sareak koordinatutako RegionsAdapt ekimenari esker iritsi da errekonozimendua, eta nabarmendu egin du Eusko Jaurlaritzak ingurumen-berrikuntzarekin duen konpromisoa. Euskadi kasu inspiratzaile gisa adierazi dute beste eskualde batzuekin batera —Katalunia, Eskozia, Jalisco (Mexiko), Lombardia (Italia) edo Hego Australia, besteak beste—.

Subscribe to