Skip to main content

Pyrenees4Clima proiektua abiatu eta urtebetera, Europako Batzordeko ordezkariek kasu pilotu batzuk bisitatu dituzte Aragoiko eta Frantziako Pirinioetan, lurraldean klima-aldaketara egokitzeko neurriak nola aplikatzen ari diren zuzenean ezagutzeko.

Bisita Jakan egindako bilera tekniko baten amaieran izan da. Bilera horretan, proiektuko 46 erakunde bazkideek – besteak beste, Ihobe, Neiker, Hazi, BC3 eta Naturklima sozietate publikoak – bat egin dute 2025ean egindako aurrerapenekin.

Azaroaren 22tik 30era Eusko Jaurlaritzak bat egin du aurten ere Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin (EWWR). Ekimen hau Europako Batzordeak sustatu du, eta Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, koordinatu du Euskadin. Edizio honetan, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen sorrera (TEEH) izango da ardatza, Europan azkarren hazten ari den hondakinen fluxuetako bat.

2022an Euskadin 60.587 tona tresna elektriko eta elektroniko merkaturatu ziren

ASTEKLIMA,  Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen 6. edizioa urriaren 26an bukatu zen, 10 eguneko egitarau oparoaren ondoren: guztira, 138 jarduera antolatu ziren hiru lurralde historikoetan.

Eusko Jaurlaritzako Jasangarritasun, Ingurumen eta Energia Politikako sailak sustatutako eta Ihobek koordinatutako ekitaldiak hazkunde esanguratsua izan du iazko edizioarekin alderatuta, eta herritarrak, erakundeak eta enpresak trantsizio energetikoaren eta ekintza klimatikoaren alde batzen dituen hitzordu gisa sendotu da.

Azaroaren 22tik 30era bitartean Hondakinen Prebentziorako Europar Astea izango da Euskadin. Zazpi egunez, administrazioek, enpresek, ikastetxeek eta herritarrek hondakinen sorrera murrizteko eta ekonomia zirkular baterantz aurrera egiteko ekintzak eramango dituzte aurrera.  

Azaroaren 22tik 30era bitartean, Hondakinen Prebentziorako Europar Astea (EWWR) abiaraziko da, egin-eginean ere 30 herrialdetan baino gehiagotan aldi berean garatzen den ekimena 

Elkarrekin hazi ote daitezke giza gizarteak eta natura? Galdera hori da BBC-Erresuma Batuko irrati, telebista eta internet zerbitzu publikoak ekoiztutako serie berriaren ardatza -serieak Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundearen (UICN) bermea du-. Living Legacy (ondare biziduna) izenburupean, serie berri horrek esploratzen du nola lagundu dezaketen naturaren kontserbazioak eta babesak isurketak murrizten, ekonomiak sostengatzen eta pertsonen bizitza hobetzen.

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez, Euskadiko Ingurumen Profil berria argitaratu du, 2025. urteari buruzkoa. Oraingoan, bere gai nagusia udal hondakinak dira. Txosten honek hondakinen kudeaketa jasangarriaren abangoardian kokatzen du Euskadi, konklusio argi batez: gero eta gehiago birziklatzen dugu, eta gero eta hondakin gutxiago botatzen dugu zabortegira.

Bihar, abenduaren 5a, Lurzoruaren Munduko Eguna ospatuko da. FAOk (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) eta NBEk (Nazio Batuen Erakundea) bultzatutako egun horren helburua da lurzoruek hiri-bizitzan eta planetaren jasangarritasunean betetzen duten funtsezko zereginaz kontzientziatzea.

Gaur aintzatetsi zaie Oarsoaldea Garapen Agentziari, Ermuko eta Kripaneko Udalei eta Donostiako Intxaurrondo ikastolari ekimenik aipagarrienak izan baitira klimaren aldeko ekintzan eta trantsizio energetikorako bidean 2025eko  Euskadiko Klima eta Energiaren Astea-ASTEKLIMAn. Ekitaldian egon dira Irantzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordea eta Josu Bilbao Ingurumeneko sailburuordea, biak Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa. 

Aurten ere, Ihobe sozietate publikoak egutegi korporatiboa editatu du. 2026ko almanakak “Etorkizuna daukan planetarentzako hamabi bineta” leloa hartuko du eta umorez blai egongo dira orrialdeak. 

Besteak beste, bero-boladak, klima-gertaera kaltegarriak, inguruaren babesa, ingurumen-hezkuntza, hondakinen birziklapena eta energia-kontsumoa jorratu dira hilero irudi batean; hala, umore-kutsuarekin, gizadiak gainditu behar dituen ingurumen-erronka nagusiak aurkeztuko dizkigu. Horrez gain, ingurumenari lotuta dauden nazioarteko mundu-egunak nabarmendu dira hilero. 

Subscribe to