- 22/09/2023
Irailaren 22tik urriaren 1era bitartean, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Bermeon, Trapagaranen, Bakion, Irunen, Zarautzen eta Azpeitian ikusi ahal izango da, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Asteko
2023ko irailaren 22tik urriaren 1era bitartean, Euskadik ASTEKLIMAren laugarren edizioa biziko du, Klimaren eta Energiaren Astea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bitartez, bultzatutako ekimena. Ekimen honek, herritarrak beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea du helburu.
Kontsulta ezazu ASTEKLIMAri buruzko azken berriak eta bere ekitaldiei buruzko informazio zehatza.
2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra bitartean, ekintza klimatikoek Euskadiko txoko guztiak hartu zituzten, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin. 54 udalek, mankomunitate batek, administrazio-batzar batek, hainbat elkartek eta sektore pribatuak klima-ekintzarekin duten konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira — lehenengo edizioan 64 izan ziren —.
Horien artean, nabarmentzekoak dira Zirkularrak- erakusketa eta Gernika-Lumoko Klima-aldaketa Arintzeko eta Klima-aldaketara Egokitzeko Plan Integraturako herritarrek parte hartzeko prozesua.