Gaur egun

Ihobek bat egin du Ingurumenaren Munduko Egunarekin publiko guztientzako jarduerak antolatuta

Día mundial del Medio Ambiente
deco-bandas

Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak, bat egiten du aurten ere Ingurumenaren Mundu Egunarekin. Nazio Batuek sustatutako ospakizuna da, eta ekainaren 5ean egiten da, herritarrak sentsibilizatzeko ingurune naturala babesteak eta klima- eta ingurumen-ekintza maila globalean bizkortzeak duen garrantziaz.

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1972an ezarri zuen egun hau, Giza Inguruneari buruzko Stockholmeko Konferentziarekin batera, ingurumenari buruzko nazioarteko lehenengo topaketa handitzat jotzen dena. Ordutik, Ingurumenaren Munduko Eguna planetaren aldeko kontzientziazioa eta herritarren mobilizazioa sustatzeko nazioarteko plataforma nagusietako bat bihurtu da. Ordutik hona, Ingurumenaren Mundu Eguna planetaren alde herritarrak kontzientziatzeko eta mobilizatzeko nazioarteko plataforma nagusietako bat bihurtu da.

Aurtengo edizioak klima-aldaketaren aurrean jardutearen eta ingurumen-inpaktua murrizten lagunduko duten soluzio jasangarriak sustatzearen premian jartzen du arreta.

“#KlimarenAldeOrain” goiburuarekin, Ihobek eta Euskadiko Ingurumen Zentroen Ekoetxea Sareak adin guztietako publikoentzako jardueren programazio zabala antolatu dute, proposamen dibulgatzaile, hezitzaile eta parte-hartzaileekin.

Tailerrak, ikuskizunak eta jarduerak Ekoetxea Sarean

Euskadiko Ingurumen Zentroen Ekoetxea Sareak programazio berezia garatuko du datozen egunetan, honako hauek eskainita: sormen-tailerrak, ikuskizunak, erakusketak, ibilaldi autogidatuak eta familia-jarduerak, jasangarritasunarekin, biodibertsitatearekin eta ekintza klimatikoarekin lotuta.

Ekoetxea Añana-Sobronek “Aldatu zu eta ez klima!” sormen-tailerra hartuko du ekainaren 6an, eta ekainaren 7an, berriz, “Ezagutu inguruko sugeak!”, inguruneko biodibertsitatea ezagutzeko proposamena.

Ekoetxea Urdaibain, programazioa ekainaren 6an hasiko da, “Aldaketarantz dantzan” ekitaldiarekin eta “Ekoetxea Urdaibai berria. Klima aldaketa hemen eta orain” erakusketarekin, E ekainaren 7an ere bisitatu ahal izango dena. Egun horretan bertan, ekainaren 7an, “Matraka ma non troppo” ikuskizuna eta “Hareazko eskulturak Andoni Bastarrikarekin. Ozeanoen alde!” hareazko eskulturen tailerra egingo dira”.

Ekoetxea Meatzaldeak “Kli! Kla! Birzikla!” ikuskizuna eskainiko du ekainaren 6an. Ekainaren 7an, berriz, “Labirinto batean galduko al gara? ”ibilaldi autogidatua egingo da.

Ekoetxea Txingudin, jarduera guztiak ekainaren 7an egingo dira. Programazioak “Izan ingurumen zaindari!” ekitaldia, “Eman erritmoa Ingurumenaren Munduko Eguna” tailerra, “Matraka ma non troppo” ikuskizuna eta “Uraren bila” ginkana biltzen ditu.

Bestalde, Ekoetxea Azpeitiak “Hartzak itsasoa edan zuenekoa” jarduera egingo du ekainaren 6an. Ekainaren 7an, “Ura zaintzen duten xaboiak” eta “AZTERTU: Ezagutu ura, babestu bizitza” ekimenen txanda izango da, ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta ingurune naturalaren ezagutza sustatzeko.

Klima Azoka 2026

Beste ekimen handi bat Klima Azoka 2026 izango da, maiatzaren 31n Bilbon hasiko dena, Ibilaldia dela eta. Ekainaren 6an Ekoetxea Urdaibain jarraituko du programazioak, Ingurumenaren Munduko Egunarekin batera, eta ekainaren 7an Santurtzira iritsiko da, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan.

Let’s Clean Up Euskadi ekintzak

Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, ekainaren 6an ingurumena garbitzeko hainbat ekintza egingo dira  Let’s Clean Up Euskadi ekimenaren baitan. Jarduera horietan, hondakinak eta mikroplastikoak bilduko dira ingurune naturaletan, besteak beste, San Antonio hondartzan, eta Txingudin, Meatzaldean eta Azpeitian aurreikusitako ekintzak ere garatuko dira, azken hau Urola ibaiaren ingurua garbitzeko.

Gainera, berrogeita hamar bat erakundek, ikastetxek eta enpresak bat egin dute ekimenarekin, ingurumeneko bilketa-ekintzak eta sentsibilizaziokoak bultzatuta.

Escape Box Bioterran

Bioterra azokaren barruan, ekainaren 5etik 7ra, “TerminUs: Aldaketaren Escape-Box” esperientzia ere eskainiko da, Ekoetxea Sareak bultzatutako proposamen parte-hartzailea, larrialdi klimatikoari eta egunerokoan ohitura jasangarriagoak txertatzeko beharrari buruz hausnartzera gonbidatzen duena.

Bideoa: Ingurumena zugan dago

 


 

Iturria: Ihobe

Otras Noticias