Ihobek bat egin du Ingurumenaren Munduko Egunarekin publiko guztientzako jarduerak antolatuta

Día mundial del Medio Ambiente

Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak, bat egiten du aurten ere Ingurumenaren Mundu Egunarekin. Nazio Batuek sustatutako ospakizuna da, eta ekainaren 5ean egiten da, herritarrak sentsibilizatzeko ingurune naturala babesteak eta klima- eta ingurumen-ekintza maila globalean bizkortzeak duen garrantziaz. Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1972an ezarri zuen egun hau, Giza Inguruneari buruzko Stockholmeko Konferentziarekin batera, ingurumenari […]