Topaketa datorren ekainaren 18an egingo da Gasteizko Artium Museoan, eta tokiko erakundeei eta klima egokitzapenarekin erlazionatutako eragileei zuzenduta dago.
Euskadik aurrera jarraitzen du klima aldaketara egokitzeko bidean, Euskadiko Babesleku Klimatikoen Sarea abian jarrita, tenperatura altuetan herritarrak babesteko espazio irisgarri eta erosoak eskaintzera bideratutako ekimena.
Testuinguru horretan, Ihobek “Euskadiko Babesleku Klimatikoen Sarea” jardunaldi teknikoa egingo du ekainaren 18an Gasteizko Artium Museoan, bereziki tokiko erakundeei eta klima egokitzapenarekin erlazionatutako eragileei zuzendutako topaketa.
Jardunaldiak, Ihobek egin duen eta Euskadin babesleku klimatikoen sareak sortzen eta hedatzen laguntzeko orientabideak eta irizpide teknikoak jasotzen dituen “Euskadiko Babesleku Klimatikoen Sarea. Toki erakundeentzako irizpide teknikoak” argitalpena aurkezteko balioko du.
Babesleku klimatikoak, batez ere pertsona kalteberenentzat, erosotasun termikoa eta muturreko beroaren aurkako babesa ematen duten barneko edo kanpoko espazioak dira. Liburutegiak, gizarte-etxeak, kirol-ekipamenduak, parkeak edo berdeguneak sare horren parte izan daitezke.
Topaketan, Amurrion eta Gasteizen bultzatutako esperientziak ere partekatuko dira, baita Euskadiko 2026ko Bero Planarekin eta tenperatura altuek osasunean dituzten inpaktuekin erlazionatutako edukiak ere.
Ekimena, muturreko fenomeno klimatikoen aurrean hiri erresilientzia indartzeko eta herritarren ongizatea hobetzeko Euskadi klima aldaketara egokitzeko egiten ari den ekintzen barruan dago.
Informazio gehiago eta izen-ematea:
https://migracion.ihobe.eus/eu/agenda/euskadiko-babesleku-klimatikoen-sarea