Skip to main content

Estepona ibaian hasi dira Bakioko ingurumena hobetzeko, uholdeetatik babesteko eta klima-aldaketara egokitzeko lanak. Obrek barne-padura bat sortuko dute Bakea eremuan (marea-eragina duena), eta ,naturan oinarritutako irtenbideen bidez, urez bete daitekeen baso bat sortuko da Bakea eta Solozarre barruko parkeetan. Espazio horiek erabilera publikoko parke gisa egokituko dira ur gutxiko sasoietan.

Euskadi neutraltasun klimatikoa lortzeko bidean dago. Gaur aurkeztutako 2024. urteko Berotegi-efektuko gas (BEG) isurien inbentarioaren aurrerapenaren arabera, autonomia-erkidegoak 15,8 milioi tona CO₂ baliokide jaulki ditu, hau da, joan den urtean baino % 1 gutxiago eta 2005ean baino % 38 gutxiago. Bilakaera positibo hori hazkunde ekonomikoa eman den bitartean gertatu da, BPG % 2,2 hazi baita azken urtean eta % 30 2005. urtetik aurrera.

Urriaren 17tik 26ra, ASTEKLIMA Euskadiko Klima eta Energiaren Astea egingo da EAEko hiru lurraldeetan, eta ekimenaren ardatz nagusietako bat Klima Azokak izango dira. Azoka ibiltari horien bidez, Euskadiko plazak eta espazio publikoak topagune bihurtuko dira, eta lurra planeta zaintzeko eta eredu energetiko jasangarriago baterantz urratsak egiteko baliabideak eskainiko zaizkie herritarrei, modu ludiko eta praktikoan.

Subscribe to