Skip to main content
Euskadi comparte su experiencia en presupuestos energético-climáticos con Baden-Württemberg y Lombardía en un encuentro técnico celebrado en Bilbao

Aurrekontu berdeei buruzko Europako topaketa Euskadin egin da gaur, eta bertan gobernuko aurrekontuetan energiaren eta klimaren gaiak sartzearen esperientzia partekatu dute Euskadiko, Baden-Württembergeko (Alemania) eta Lombardiako (Italia) ordezkariek. 

Jardunaldia Europako Batzordearen Laguntza Teknikorako Tresnaren (SG Reform) ekimen gisa antolatu da, eta hiru eskualdeetako aurrekontu-plangintzako eta ingurumeneko arduradunak bildu ditu, baita Bocconi SDAko, FiFo Institutuko eta Europako Batzordeko Joint Research Centreko espezialistak ere.

Saioan, Ihoberen talde teknikoak azaldu du, gehienbat Frantziako ereduan oinarrituta, Euskadiko ezaugarri berezietara egokitutako energia- eta klima-aurrekontuaren metodologia garatzen ari dela. 

Europako beste eskualde batzuek arlo horretan dituzten erronkak ere ezagutu ahal izan dira topaketan. Euskadik interes berezia erakutsi du Baden-Württembergeko esperientzian, dagoeneko aurrekontu berdeak ezarri baititu, bai eta Lonbardiak aurkitu dituen oztopoetan ere, Euskal Herriko oztopoen antzekoak izan baitaitezke.

Jardunaldian, eskualde bakoitzak erabilitako etiketatze-metodologien erakustaldi praktikoa ere egin da, eta Europako klima-helburuekin bat datozen aurrekontu publikoak lortzeko hurrengo urratsei buruzko eztabaida.