Skip to main content
ARGITALPENAK

KLIMATEK Urklima: klima-aldaketak ur-baliabideen gainean duen inpaktua, Oka ibairen arroan

Dokumentu honek zeharka sintetizatzen ditu 2023. eta 2024. urteetan egin zen UrKlima proiektuaren esparruan egindako lanak. Proiektuaren helburua da «arro hidrografikoen kudeaketarako hurbilketa integratu bat gauzatzea, klima-aldaketara egokitzeko. Horretarako, demostrazio-pilotu bat egingo da, lurraldetik egokitzapen hidrologikoa egiteko jarraibideak proposatzeko, zerbitzu hidrologikoak kontuan hartuta, bai uretan (erabilgarritasuna, urtarokotasuna), bai lurzoruan.

ARGITALPENAK

2025eko txostena. Klimaren Egoera Euskadin

Tecnaliak eta Euskalmetek Ihoberentzat egindako klimaren egoerari buruzko txosten honek klimari buruzko nazioarteko eta lekuan lekuko ezagutza zientifikoak laburbiltzen ditu, betiere klimak epe luzean dituen aldaketak ebaluatzeko eta ulertzeko aukera ematen duten behaketetatik eta analisietatik abiatuta. Era berean, klimaren inpaktuei eta muturreko gertaerei ere erreparatzen zaie, baita Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) trantsizio energetikoari eta klima-ekintzari buruzko alderdiei ere.
ARGITALPENAK

Udal hondakinen tasak lantzeko gida

Ihobek Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sareari atxikitako toki erakundeekin lankidetzan egin du gida hau. Aipatutako 7/2022 Legeko baldintzak betetzen dituzten hondakinen arloko udal tasak ezartzeko laguntza eta inspirazio izatea du xede, pixkanaka sorreraren araberako ordainketa sistemak aplikatzera bideratutakoak.
ARGITALPENAK

Euskadiko karbono-aztarnaren kalkulua - Txosten osoa

Txosten honek lehen aldiz kalkulatzen du Euskadiko kontsumoaren karbono-aztarna estatistika ofizialetan oinarrituta. Dokumentuak ikuspegi osagarri bat eskaintzen du ohiko isurien inbentarioei, kontsumo-erabakien eragin globala barneratuz eta klima-politikak ikuspegi integralago batetik indartzeko bide berriak irekiz.

ARGITALPENAK

Euskadiko karbono-aztarnaren kalkulua - Laburpen Exekutiboa

Txosten honek lehen aldiz kalkulatzen du Euskadiko kontsumoaren karbono-aztarna estatistika ofizialetan oinarrituta. Dokumentuak ikuspegi osagarri bat eskaintzen du ohiko isurien inbentarioei, kontsumo-erabakien eragin globala barneratuz eta klima-politikak ikuspegi integralago batetik indartzeko bide berriak irekiz.

ARGITALPENAK

VSME estandarra: borondatezko jasangarritasun-txostenak ETEentzat

ETEentzako Jasangarritasun Txostenen Borondatezko Estandarra (VSME): hau da, informazio-tresna sinplifikatu eta proportzionatu bat, ESGaren dibulgazioak modu estandarizatuan eta efizientean arintzeko eta ETEek finantzaketa eta negozio aukerak lortzeko duten sarbidea hobetzeko diseinatua. 

Hori horrela, ETEek ESGarekin loturiko galdetegi deskoordinatu bat baino gehiago bete beharrean, Jasangarritasun Txostenen Borondatezko Estandar bakar bat lortzen da, alderdi interesdunek beren enpresa hornitzaileen jasangarritasun-jarduna eta balio-katea ebaluatu ahal izateko.

ARGITALPENAK

Euskadiko Ingurumen Profila 2025. Udal-hondakinak

Euskadiko ingurumenaren egoera orokorra Ingurumen Profil izenekoaren bidez ebaluatzen da aldizka. 2025.
urtean, txostenak udal-hondakinak ditu ardatz, azken hamarkadan beste ingurumen-bektore batzuk.

ARGITALPENAK

Euskadiren Ekarpen Zehatza (NDC) Parisko Akordioari (2025)

Eusko Jaurlaritzak Euskadik Parisko Akordioari egindako Ekarpen Zehatza (NDC) aurkeztu du, ekintza klimatikoarekin duen konpromisoa eta nazioarteko, Europako eta Estatuko deskarbonizazio helburuekin duen lerrokatzea berretsiz. Dokumentu horrek sendotu egiten du karbonoan neutroa, erresilientea eta bidezkoa den eredu ekonomiko, energetiko eta sozial baterantz aurrera egiteko Euskadik duen borondatea, Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legearekin bat eginez.

Subscribe to