Skip to main content
Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Ekonomia Zirkularreko Masterra: Enpresan aplikatzea masterra sendotu egin da. Joan den ostiralean amaitu zen bere laugarren edizioa, eta 2023/24 ikasturtean 15 pertsona graduatu dira. Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasun Sailak Ihobe sozietate publikoaren bidez eta Basque Ecodesign Centerren laguntzarekin sustatutako masterra da.

30 gazte ekonomia zirkularreko adituak izango dira Ekodiseinatuz programari esker. Prestakuntzako eta praktiketako programa da, ekonomia zirkularraren ingurukoa eta unibertsitateko ikasketak dituzten gazteei zuzendua. Programaren barneko prestakuntza osorik dago diruz lagunduta eta berekin dakar enpresetan praktikaldi ordainduak egiteko aukera, alorrean aditua den mentoretzarekin. Izena emateko epea urriaren 30ean amaituko da.

2025erako antolatuta dagoen Europako hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko hitzordu handienak, Basque Circular Summitek, dagoeneko ireki du izena emateko epea. Ekitaldia Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, antolatu du, eta apirilaren 2, 3 eta 4an egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta bertan industria eta ingurumen arloko ehunka profesional eta espezialista bilduko dira eredu zirkular baterako trantsizioak Europan dituen ondorioak aztertzeko.

Josu Bilbao Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak Ihobe sozietate publikoak egindako "Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostena" aurkeztu du gaur eta, bertan islatzen den bezala, aurrerapen esanguratsuak lortu dira airearen kalitatean eta CO2 isurketen murrizketan; aldi berean, oraindik ere badaude gainditu beharreko erronkak uraren kudeaketan edo hondakinen kudeaketan. 

Imanol Pradales Lehendakariak Basque Circular Summit inauguratu du gaur goizean, hau da, Europako hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko biltzar nagusia, apirilaren 2tik 4ra bitartean Euskalduna Bilbaon egingo dena; bertan, xehetasunez aztertuko dira plangintza eta araudi berrien eta Europako Batzordeak berriki onartu duen Itun Industrial Garbiaren inplikazioak.
Subscribe to