30 gazte ekonomia zirkularreko adituak izango dira Ekodiseinatuz programari esker. Prestakuntzako eta praktiketako programa da, ekonomia zirkularraren ingurukoa eta unibertsitateko ikasketak dituzten gazteei zuzendua. Programaren barneko prestakuntza osorik dago diruz lagunduta eta berekin dakar enpresetan praktikaldi ordainduak egiteko aukera, alorrean aditua den mentoretzarekin. Izena emateko epea urriaren 30ean amaituko da.
Euskadiko ekonomia zirkularraren zerbitzu aurreratuetako Basque Circular Hub zentroak antolatzen du Ekodiseinatuz, eta xedetzat du gazteen enplegagarritasuna hobetzea. Horretarako, ahien prestakuntza akademikoa hobetu nahi du ekonomia zirkularreko ezagutza aurreratuekin, lan-merkatuan mota horretako profesionalekin dagoen eskari gero eta handiagoa asetzeko. Programa Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren gazteei dago zuzenduta, karrera teknikoen ikasleei, hain zuzen (ingeniaritza, zientziak eta antzekoak), graduko azken-aurreko ikasturtean badaude.
Programaren fokua
Prestakuntza eta euskal enpresetako praktikak ingurumenaren bizi-zikloa analizatzeko proiektuak garatzeari daude lotuta, eta fokua produktu eta zerbitzuetan jartzen dute. Barne hartzen dira produktuaren ingurumen-metrikak kalkulatu eta analizatzea, ekodiseinuko proiektuak, ingurumen-etiketen eta produktuen ingurumen-adierazpenak garatzea eta materialen erabilera efizienteagoa egiteko betekizun berriak aplikatzea ere bai.
Edukien programak gai hauek hartzen ditu barne, besteak beste:
- Deskarbonizaziorako ekonomia zirkularra
- Ekonomia zirkularreko eta deskarbonizazioko estrategiak
- Enpresaren ingurumen-kudeaketarako tresnak
- Climate&Circularity Calculator tresna
- Bizi-zikloaren azterlana (BZA) eta karbono-aztarna
- Produktuen ingurumen-adierazpenak
- BZA tresnak: OpenLCA
Datak: Urriaren 28tik azaroaren 14ra arte
Iraupena: Prestakuntza presentzialeko, online prestakuntzako eta lan pertsonaleko 50 ordu. Prestakuntza presentziala 08:30etik 13:00etara bitarte da.
Praktiken baldintzak
Praktikak ez daude bermatuta, interesa duten enpresen prestutasunaren arabera egingo dira eta bost hilabeteko iraupena izango dute. Praktiketako ikasleek astean hogei ordu egingo dute lan gutxienez, ikasketekin bateragarria den ordutegian. Hilean 550 eta 1.125 euro arteko dirulaguntza emango da, eta Gizarte Segurantza enpresaren kontura izango da.
Izena ematea eta informazio gehiago
Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko, interesdunak harremanetan jar daitezke basquecircularhub@ihobe.eus posta elektronikoko helbidearen bitartez, baita hemen eskuragarri duten online inprimakiaren bitartez ere. Izena emateko epea urriaren 30era arte egongo da zabalik.
Hurrengo edizioak
2025 otsaila, ekaina eta iraila