Skip to main content

Actualidad

Economía circular

Basque Circular Hub-ek Basque Green Talent-en bigarren deialdia jarri du abian. Ekonomia zirkularraren esparruko prestakuntza eta praktiketarako programa bat da, gazteei zuzendua.

Programa hau Ihoberen eta Novia Salcedo Fundazioaren arteko lankidetzaren emaitza da. Lankidetza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsa + programaren proiektu baten bidez gauzatzen da, bere finantzaziorako zati bat jarriz.

2024ko ekaineko edizioaren arrakastaren ondoren, edizio berri honetan beste 15 gazte ekonomia zirkularrean trebatu ahal izango dira, eta haien enplegagarritasuna hobetu ahal izango dute trantsizio berdeari laguntzeko. Helburua da, prestakuntza-aldiaren ondoren, pertsona horiek euskal enpresetan sartu ahal izatea, ekonomia zirkularrean trebatutako langileak edukitzeko enpresa horiek dituzten beharrei erantzunez.

Programa Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago; gazte horiek langabezian egon behar dute eta ekonomia zirkularrarekin lotutako enpleguetan aurretik lan-esperientziarik ez dute izan behar.

Zer eskaintzen du Basque Green Talent programak?

  • Gaitasun berdeen arloan prestakuntza teknikoa, Ihobek —Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak— zuzendua.
  • Novia Salcedo Fundazioak emandako enplegurako gaitasunei buruzko prestakuntza.
  • Programa osoan zehar laguntza pertsonalizatua eta tutoretza.
  • Ordaindutako praktikak 6 hilabetez Bilboko edo Gasteizko Basque Circular Hub-en, enpresa bazkideen eskutik ingurumena zaintzeko lanak edo ingurumen-proiektuak garatuz.

Programa prestakuntza teorikoz eta prestakuntza praktikoz osatuta dago. Prestakuntza teorikoan, 60 orduko prestakuntza eskaintzen du funtsezko arloetan, hala nola ekonomia zirkularrerako eta deskarbonizaziorako estrategietan, bizi-zikloaren analisian (BZA), produktuaren ingurumen-adierazpenetan eta karbono-aztarnaren kalkuluan. Gainera, gazteak bi ibilbidetan espezializatu daitezke: BZAren tresnak eta softwarea, edo finantza jasangarrietarako taxonomia eta jasangarritasuneko txosten korporatiboak (ESG).

Prestakuntza praktikoan, 10 gaztek ingurumen-ebaluazioarekin edo finantza jasangarrietarako taxonomiarekin lotutako proiektuetan parte hartuko dute, Basque Ecodesign Centerreko enpresa bazkideekin lankidetzan; 3 gaztek bat egingo dute Basque Circular HUBeko ingurumen-zaintza estrategikoko taldearekin, eta beste bik praktikak egingo dituzte Ihoberen ekonomia zirkularreko taldearekin, Basque Circular Summit prestatzen lagunduz.

Programa honek edizio berriak izango ditu 2025eko otsailean, ekainean eta irailean.

Basque Circular HUB Ihobe sozietate publikoak kudeatzen duen Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroa da.

Informazio gehiago nahi izanez gero: Basque Green Talent