Basque Circular Hubek eta Pyme Circular ekimenak, biak Ihobe sozietate publikoak kudeatuta, Jardunean dauden profesionalentzako ekonomia zirkularreko prestakuntza programaren 2025eko deialdia abiarazi dute, Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren eta CONFEBASK eta bere kide diren ADEGI, CEBEK eta SEA elkarteen laguntzarekin. Programa Industria sektoreko enpresei zuzenduta dago, batez ere ETEei.
Basque Ecodesign Center Ihobe – Eusko Jaurlaritzaren Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoak sustatutako ekimena da, eta 2025eko Lurra Bizkaia Saria jaso du klima aldaketaren kategorian.
Saria emateko ekitaldia ekainaren 18an egin zen Bilboko Campos Eliseos Antzokian, Bizkaiko ingurumenaren eta enpresaren sektoreko eragile nagusiak bildu zituen zeremonia batean.
Ihobek aurreratu du Euskal Autonomia Erkidegoan jardunean dauden profesionalentzat ekonomia zirkularrari buruz antolatutako ikastaroen egutegia. Ikastaroak Euskadi ETE Zirkularra ekimenaren barruan garatzen dira, eta Basque Circular Hubek bultzatzen ditu, Gasteizko Udalarekin, Bilboko Udalarekin, CONFEBASKekin eta horren elkarte kide ADEGI, CEBEK eta SEArekin lankidetzan.
Basque Circular Hub Ihobek — Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak — kudeatzen duen ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen Euskadiko zentroak Basque Green Talent programaren hirugarren deialdia ireki du 2025erako. Langabezian dauden 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen honek ekonomia zirkularraren esparruko praktikak eskaintzen ditu eta trantsizio berdeari lotutako enpleguetan sartzea errazten du.
Basque Circular Hubek ekonomia zirkularreko estrategien prestakuntza eta inplementazioa errazteko diseinatutako zerbitzu berriak aurkeztu ditu. Tresna horiek arlo horretako ezagutzak eskuratu nahi dituzten pertsonei zein laguntza eta baliabide espezializatuak bilatzen dituzten profesional, enpresa eta ikasleei zuzenduta daude.
Hona hemen zerbitzu berriak, gure hiru egoitzetan (Bilbon, Vitoria-Gasteizen, Arrasate/Mondragónen):
GRADU/MASTER AMAIERAKO LANEI LAGUNTZEKO ZERBITZUA
Jasangarritasuna, berrikuntza eta enplegu berdearen etorkizuna interesatzen zaizkizu? Basque Circular Hubek Bilbon egingo duen ate irekien egunera gonbidatzen zaitu. Ekonomia zirkular baterako trantsizioan parte hartu nahi duten unibertsitateko ikasleentzat eta graduatu berrientzat pentsatutako esperientzia bat da.
Ihobek kudeatzen duen Basque Circular Hub ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroak Ekodiseinatuz programaren beste edizio bat abiarazi du.Ekimen hori Euskadiko enpresei zuzentzen zaie, eta ekodiseinuko eta jasangarritasuneko proiektuak ditu helburu, sozietate publikoak arlo horretan prestatutako unibertsitate-gazteekin elkarlanean.
Ekodiseinatuz programari esker, erakundeek aukera ematen dute ekonomia zirkularrean trebatutako talentu gaztea sartzeko, ingurumen-inpaktu positiboa duten proiektuak garatzeko eta berrikuntza jasangarriarekin duten konpromisoa indartzeko.
Ihobe sozietate publikoak kudeatzen duen Basque Circular Hub (BCH) ekonomia zirkularreko zentro aurreratuak ate irekien lehen eguna antolatu zuen azaroaren 5ean, Bilboko Zabalgune eraikinean. Topaketan 60 gazte baino gehiago bildu ziren. Hain zuzen, azken mailako ikasleak eta titulua eskuratu berri duten profesionalak, guztiak ere ingurumen zerbitzuen eta ekonomia zirkularraren arloko lan aukerak aztertzeko interesa dutenak.
Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena aurkeztu du gaur. Onartu berri den Euskadiko 2030 Industria Planean jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da BasquESG, eta euskal ETEen errealitatera egokitutako jasangarritasunaren txosten- eta ebaluazio-sistema propioa sortzea du helburu.