Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

18/10/2025 - Donostia-San Sebastián

Donostia jangarria deskubritzen: Katxolako sagarrondoak

Gure hirietan gero eta ohikoagoak dira jakiak ekoizteko guneak. Hiri baratzeak, baratze komunitarioak edo balkoi-baratzak ugaltzen ari diren honetan, gure kale eta parkeetan elikagaiak sortzen dituzten beste biztanle batzuk aurki ditzakegu: fruta-arbolak.
Horren adibide da Miramongo parkean landatutako sagastia. Donostiako udaleko parke eta lorategietako teknikarien eskutik, sagarrondo hauek behar dituzten zaintza eta fenologia ezagutuko dugu bisitariak hauen behaketan trebatuz.
18/10/2025 - Getxo

Klima Azoka Getxo

Euskal Klima Asteko azoka ibiltari eta ludikoa, herritarrak klima-aldaketaren aurrean informatzea eta aktibatzea helburu duena.

7 karpa tematiko eta jarduera interaktiboak eskainiko ditu, klima-aldaketaren ondorioak ulertaraztea eta etxean, mugikortasunaren alorrean, aisialdian eta kontsumoan ohitura jasangarriak sustatzea helburu.

18/10/2025 - Asparrena

Eraztunketa zientifikoko tailerra

Jarduera honetan, hegaztiak goizaldean leku egokietan jartzen diren sare bertikal kaltegabeen bidez harrapatzen dira. Hegaztiek jarduera handiena eguneko lehen lau orduetan izaten dute, eta ordu horiek aprobetxatzen dira haiek harrapatzeko, datu biologikoak jasotzeko, eraztuntzeko eta askatzeko. Horrela, urtez urteko datuak lortzen dira, eta horiek lagungarriak izan daitezke hegaztien portaeran klima-aldaketak eragindako aldaketak ezagutzeko.

18/10/2025 - Getxo

Ibilbide naturalista Gobela ibaiaren inguruan

Ibilaldi gidatua Gobela ibaiaren inguruan, Amador Prieto eta Xabier Buenetxea naturalistekin.
Getxoko inguru honi buruzko ikuspegi ezberdin bat eskainiko dute.
18/10/2025 - Getxo

'Giza aztarna Azkorriko kostaldean' ibilbidea

Ibilbidea Getxoko kostaldean barrena, industriak, espezie inbaditzaileek eta klima-aldaketak paisaia nola eraldatu duten ezagutzeko.
18/10/2025 - Nabarniz

Interpretaziorako tailerra-ibilaldia

Familientzako tailerra/interpretazio ibilaldia gaztainak batu bitartean. IBErtako basoek klima aldaketaren egokitzapenean eta CO2 xurgapenean duten garrantzia balioan jarriz.