Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

18/10/2025 - Getxo

'Giza aztarna Azkorriko kostaldean' ibilbidea

Ibilbidea Getxoko kostaldean barrena, industriak, espezie inbaditzaileek eta klima-aldaketak paisaia nola eraldatu duten ezagutzeko.
18/10/2025 - Dima

Karst-a: Uraren bidean barrena

Udalak hidrogeologo bat gonbidatuko du inguruko akuifero karstikoek gordetzen duten lurrazpiko uren garrantziaz jorratzeko. Horretarako, menditik bisita gidatu bat egingo da Baltzolako kobetatik zehar azalpenak emanez eta inguruko geologia aztertuz. Lurrazpiko uren kontserbazioa beharrezkoa da izaki bizidun guztiontzat. Horrez gain, klima aldaketa dela eta, lur-gainazaleko uren kantitatea eta kalitatea murriztuz doa eta lurrazpiko urak ezinbestekoak dira gizakion ur-hornidura bermatzeko.
18/10/2025 - Muxika

Bigarren eskuko azoka

Bigarren eskuko azoka: arropak, altzariak, jostailuak...
Goizean: puzgarriak eta birziklapen tailerrak
11:30 Etxeko kosmetika eta serigrafia tailerrak
12:30 Trikipoteoa Kurtzeroko tabernatatik
17:00 TXITATOKI zirku tailerra
19:00: IRRIKAZUREKIN diskofesta
00:00 Kontzertua: APOKHALIPSIS
18/10/2025 - Muxika

Bigarren eskuko azoka

Bigarren eskuko gure azoka berriro ospatuko dugu!
Jarduera honen bidez objektuen berrerabilera eta baliabide berrien kontsumoaren murrizketa sustatu nahi ditugu, hondakinen sorrera eta produktuen ekoizpen eta garraioarekin lotutako isurketak gutxituz.
Horrela, kontsumo-eredu jasangarriago bat bultzatzen da, klima-aldaketa arintzen laguntzen duena.
18/10/2025 - Elgeta

Erreka garbiketa

Ekintza honen bidez ingurune osasuntsu batek klima-aldaketara egokitzeko eskeintzen duen aukera aztertu eta balioan jarri nahi dugu. Horretarako, erreka garbitzera irtengo gara auzolanean.
18/10/2025 - Busturia

BBK Klima

Planetaren zaindari bila gabiltza! BBK Klima Urdaibaiko Biosfera Erreserban murgiltze instalazio interaktiboak dituen esperientzia-parkea da. Klima-aldaketari aurre eginez etorkizun iraunkorra gauzatzeko modu ludiko bat.